20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
11.06.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Aste honetan, alde batetik, Maitasunaren Eguna ospatu da hirukoiztarrek Algortan daben egoitzan eta, horren haritik, Caritasek 2022ko oroitza-txostena aurkeztu dau.

Bizkaiko Caitasek aurkeztu dauan oroitza-txostenean nabarmentzen danez, eleiz erakunde honek 11.922 lagun artatu ebazan joan dan urtean.

Caritasen laguntzaren hartzaile gehenak emakumeak dira eta adin txikikoak dabez euren ardurapean; horreez gainera, umeak, gazeak eta etorkinak dira laguntzaren hartzaile nagusiak. Egiteko hau aurrera eroateko, Caritasek 1800 boluntario baino gehiago ditu -200 barriak- eta 4.400 bazkide edo laguntzaile.

Gorpuzti Egunez, Bizkaiko Caritaseko kideak Algortan alkartu ziran.

Osteguneko ekitaldia berezia izan zan, izan be, hamaika urtez erakundeko zuzendari izan dan Carlos Bargosek agur esan eutsalako “familia” honi eta besteari, “atzealdekoari”, urte honeetan “euskarri” izan dauanari. 

Aloña Zameza V. bikaritzako boluntario eta kontseilariaren eskutik opari bat jaso ondoren, bihotzez zuzendu jaken hirukoiztarrek Algortan daben eleizan batu ziranei. “Eta guzti hau, Jainkoari esker”, esan eban lehenengo eta behin Bargosek. Irailetik aurrera, Eleizbarrutiko Idazkaritza Nagusiaz eta Laikotzarako Idazkaritzaz arduratuko da.

Aurotpena On Joan Maria Uriarte gotzainari

Larogeta hamar urte bete dituan On Joan Maria Uriarte gotzainaren zerbitzua eskertzeko ospatuko dan Eukaristiaren ingurukoak be jaso dira webean.

Webean zuzeneak jarraitu ahal izan dan eleizkizunean, besteak beste, Bilbao, Donostia, Gasteiz eta Zamorako gotzainek, Burgoseko artzapezpikuak eta Blazquez kardinalak parte hartu dabe.

Beste autorpen bat be egingo da, hain zuzen be, Urkiolan, ekainaren 13an. Egun horretan, esker oneko Eukaristia ospatuko da Urkiolan Antonio Madinabeitia misiolariaren bizitzagaitik. Larogeta hamar urte bete ditu eta Gasteizko abade-etxera doa bizitzera.

Aldizkariaren kurtsoko azken alea

‘Astekoak’ sailean, Comunicación-Alkarren barri aldizkariaren ekaneko alea argitaratu dala jakinarazo da.

Ale honetan,  Bizkaiko Eleizako gaurkotasun-barriak jaso ditu, ohikoa danez. Alkarrizketen sailean, bi nabarmentzen dira: David Garrido abadegaiari eta Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolariari egindakoak nabarmentzen dira. Lehenengoa, datorren uztailaren 2an abade egingo da; bigarrena, aurrean dabil Eleizaren Sinodoaren prozesuan. Erdiko txostenean, joan dan maiatzaren 31an, Kultur Erakundeen Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta eta filosofia, zientzia, komunikazino eta hezkuntzaren arloan adituak diran partaideakaz, Euskalduna jauregian ospatu zan Adimen Artifizial eta Humanismoari buruzko jardunaldiaren ingurukoak jaso dira.

Otoitza, ospakizuna eta topaketa

Gainera, webean gotzainak eta azken ordenatuek Nafarroara egin daben bisita be jaso da.

Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak be nabarmendu dira bizkeliza.org orrialdean.

Bilbo Zaharra Euskaltegiaren eskutik, Klasikoen irakurtaldia egin da eta Bilboko gotzaina izan da irakurleetako bat. Horren ingurukoak be jaso dira webean.

EPK eta erretiroa

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko azken saioa be iragarri da webean.

Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko prozesuaren eta kurtso hasierako ‘Goazen!’ ekialdiaren inguruan jardun dabe, besteak beste.

“Ototiza eta bizitza” tailerrek sustatu daben erretiroa be agertu da orrialdean.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak