26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
08.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Urte barriko lehenengo ‘Astekoak’ sailean, amaitu barri dan Gabon-aldikoak nabarmentzen dira.

Astearen hasieran, Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailak 2022an garatutako jarduera komunikatzaileen inguruko balantzea egin zan.

Balantze horren alderdi positiboei dagokienez, kanaletan harpidetza gehiago izan dogu eta “atsegin dot” klikak be gehiago izan dira interneten presentzia gehiago daben gure sareetan.

Web orrialdean, bete urte batez, Aita Santuak deitutako Bakearen aldeko Munduko Otoitz Egunaren inguruan, ospatu diran ekitaldiak jaso dira, besteak beste, II. bikaritzan, Zallan, egin daben “Bakearen alde otoitz egin” ekitaldia.

Errege-opila eta jaiotzak

Joan dan astean Errege-opil solidarioaren XIX. ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoaren ingurukoak jaso ziran sebean eta oraingoan, Plaza Barrian milaka lagun batu ebazan opilaren banaketari buruzkoak.

Bilbon ikusgai izan diran jaiotzen erakusketen azken egunen barri be emon da webean.

Benedikto XVI.aren heriotza eta bere aldeko hiletak

Web orrialde honetan, Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren heriotzaren barri be emon da. Gure Eleizbarrutian, urtarrilaren 7an ospatu zan Bilboko Catedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala, haren aldeko hileta-meza.

Luis Casado (82 urte) fraile agustindarraren bat-bateko heriotzaren barri be emon izan da bizkeliza.org orrialdean.

Agerkundea

Eta beste hainbat barriren artean, Agerkundearen eguna, On Joseba Segura buru zala Katedralean ospatu zan Eukaristiaren zuzeneko emonaldia eta Auzobizi alkartearen aldeko kontzertu solidarioa be albiste izan dira Eleizbarrutiaren webean.

Hau da Astekoak, Eleizbarrutiko barrian minutu baten laburtuta.