05-12-2025 Viernes, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Afrika, Eleiz Museoan
15.11.2025

Afrika, Eleiz Museoan

"Afrikar kultura, ohiturak eta erlejinoak" goiburuaren harira, herrialde honi eskainitako eguna ospatuko da gaur Eleiz Museoan eta inguruetan. Berbaldia eskeiniko da goizeko 11:00etan eta 18:00ak arte zabalik egongo da Afrikako gauzen erakusketa. Gainera, Gizakunde plazan, Afrikako artisau-lanen azoka zabalik izango da egun osoan.

Eleiz Museoak Novisi alkarteagaz (Togo eta Euskadiren arteko senidetasunerako alkartea) bat egin dau gaurko ekitaldian. Afrikar kulturaren askotariko alderdiak agertzera emotea da helburua.