22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Aizu!!! 91 Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna
03.10.2023

Aizu!!! 91 Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna

Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko dogu. Eleizan dei egiten deusku lanaren eremuan gizon eta emakume askok eta askok jasaten dabezan behin-behinekotasuna eta bidegabekeria gogoan izan daiguzan. Frantzisko Aita Santuak behin eta barriro gogoratzen deuskunez, lana “ezinbesteko bidea da gizon eta emakumeen duintasun santua autortzeko”.

2023.eko irailaren 29a

Adiskideok:

“Nazinoarteko alkartea, gaur, 2015ean baino urrinago dago Garapen Jasangarrirako 8. Helburua, hau da, gizalegezko lana guztiontzat aldarrikatzen dauan helburua, lortzeko” nabarmendu barri dau Lanaren Nazinoarteko Erakundeak txosten baten. Eleiza lez, geure gin gura doguz egun honetako aldarrikapenak eta mundu osoko gizon eta emakumeek lan duinaren eta gizalegezko gizartearen alde egiten diharduen ahaleginakaz bat egin.

Beraz dei egiten deutsuegu gogoeta eta alkarrizketarako batzar batean parte hartu daizuen datorren eguenez, urriak 5, 18:30etan, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4. Bilbao). “Perder la vida por ganarse el pan” dokumentala ikusiz laneko ezbeharren laztasunaz jabetuko gara. Ostean, keinu publikoa egingo dogu Areatzan bizalegezko lanaren alde. Zain gaukazuez!

Eta urriaren 8an, domekaz, gogoan izan daizue egun hau Eukaristiako otoitzean, pertsona lehenetsiko dauan gizalegezko lanaren bilaketan diharduenakaz bat eginez.

Gure Eleizbarrutiaren web orrialdera jo zeinkie (www.bizkeliza.org) gehiago jakiteko eta egun honen inguruko guztiak zabaltzeko , gaian sakontzeko eta ospatzeko lagungarri izan daitekezan materialak eskuratzeko: ‘Aizu!!!’, abestia, egunerako agiria, “Perder la vida por ganartze el pan” dokumentala oinarritzat hartuta lantzeko dinamika eta urriaren 8rako (urtean zeharreko XXVII. Domeka) liturgia lagungarriak.

Zeuen esanetara gagoz eta, nahi izan ezkero, zuen talde, parrokia, Pastoral Barrutira joan gaitekez, alkarregaz lanaren errealidade honetan sakontzeko eta egun honetarako proposatu dogun eremua sustatzeko.

Eskerrik Asko parte hartzeagaitik.

Agur t’erdi! Maite Valdivieso Peña

Dagokiozan artxiboak: