26-06-2024 Miércoles, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aizu!! agerkariaren ale barria europar hauteskundeen inguruan
24.05.2024

Aizu!! agerkariaren ale barria europar hauteskundeen inguruan

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Langile Pastoraltzatik Aizu!!! agerkariaren ale barria kaleratu dabe. Hasieran, galdera hau egiten da: "Zelako Europa gura dogu biharko?, galdera benetan egokia, datorren ekainaren 9an ospatuko diran europar hauteskundeen aurrean.

Datorren ekainaren 9an ospatuko diran europar hauteskundeak dirala-eta Maite Valdivieso Langile Pastoraltzako kideak adierazo dauanez, garrantzitsua da gure eguneroko bizitzan eragina dauan kontu asko eta asko gaur egun Europar Parlamentuan eztabaidatzen eta erabakitzen dala jabetzea. “Agerkariaren orrialdeetan jasoten diran askotariko datu eta ekarpenak lagungarri izango ahal dira gogoeta egiteko! Zabaldu eizue zuen bizigiroetan”, dino berak.

Aizu!!! 94. alea