04-10-2024 Viernes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aldizkariaren azalean, logo barria droneak goitik hartuta
03.10.2024

Aldizkariaren azalean, logo barria droneak goitik hartuta

Bilboko Eleizbarrutiak hilero argitaratzen dauan aldizkaria gaur argitaratu da euskarri digitalean. Hainbat barritasun dakar eta, nagusia, azalean dago. Mantxeta barria, 'Begonia' deitutako tipografia originalagaz, 75. urteurreneko logoagaz erabili da lehenengo aldiz. Joan dan zapatuz ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldian, lagun-talde ugari batek Bizkaiko mapa, kurutzeaz zeharkatuta osotu eban, irudi korporatibo barria irudikatuz. Emaitza, Alkarren Barri aldizkariaren kurtsoko lehenengo alearen azaleko irudia eta bideoa da. 

Kalean da aldizkariaren 305. alea euskarri digitalean. Agerkarian leku nabarmena emon jako kurtso hasierako ekitaldiari, 800 lagun inguru bertan zirala ospatu zan ekitaldiaren ingurukoak jasoten dabezan argazkien eta bideoen bidez. Xabi Aburruzaga musikariak urte berezi honetarako konposatu dauan abestiaren leta eta lehenengo aldiz abestu zan unea jasoten dauan bideoa be aldizkariaren osagai dira.

Beste alde batetik, datorren domekaz, urriak 6 izango dan ekitaldiaren ingurukoak be agertzen dira azalean. Joe Gitterman estatubatuar eskultoreak artelan bat sortu dau Urkiolarako, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiaren ostean, eskultura bedeinkatuko da, artista bertan dala. 

La escultura es de acero inoxidable y está fabricada íntegramente en  Eskultoreak Estatu Batuetan sortutako maketa oinarritzat hartuta, Eibarko ‘Alfa Arte’ enpresan oso-osorik egin daben altzairu herdoilgaitzezko artelana da. Hiru metro eta 400 kilo inguruko altzairuzko pieza bakarra da

Sail barriak

Kurtso honetan, aldizkariak sail barriak izango ditu: bidezko merkataritzako produktuak ea komentuetako gozokien errezetan. Guzti hau eta askoz gehiago, etxean jaso zeinke 16 euroren truke.

Portada de la revista, octubre 2024