Koldo Alzola parrokoaren esanetan, ospakizunean 1983.eko urriaren 30ean Erroman dohatsu autortu eben “eta bere erlikiak gure parrokia eleizan pozez gordeten doguzan” Dimako seme dan Domingo Iturrateren beatifikazinoaren 40. urteurrenagaitik.
Alzolak amaieran adierazo ebanez, “ospakizun pozgarri eta esanguratsua izan da”.
Egun gogoangarria
800 lagun inguruk parte hartu eban: parrokiako faimiliak, Domingo Dohatsuarenganako jaieradunak, Hirukoiztarren Algortako Adiskideak, Irutasun abesbatza, Dantzari Itxartu dantza-taldea, Eskubeltz eskaut taldea, auzotarrak eta lagunak.
Eukaristia amaituta, kopau bat hartu eben eleizpan, “Lapiko catering” jentearen gizarteratzea helburutzat dauan etxeak zerbitzatuta.