26-12-2024 Esteban, protomartir
Bizkeliza 5 Kultura 5 ‘Alkarren Barri’ aldizkariaren ale ‘borobila’
01.02.2024

‘Alkarren Barri’ aldizkariaren ale ‘borobila’

Gaur argitaratu da hasi barri dogun hilari dagokion Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren alea multimedia edukiagaz. Azalean, 300 zenbakia osotzen daben hiru globok gaur kaleratu dan alearen zenbakia gogoratzeaz gainera, begirune eta esker ona adierazo gura deutse orain dala 34 urte lehenengo harria jarri eben eta gaur egun egitasmoari eusten deutsen norbanako, erakunde eta iragarleei. 

Eleizbarrutian argitaratzen dan aldizkariaren 300. alean, kopuru honen aitamena egiten da hasieran eta amaieran. Atzeko azalean, hain zuzen be, hogeta hamalau urtez argitaratu dan hainbat azal jasoten da eta esker ona adierazoten jake irakurleei euren leialtasunagaitik.

Zuri-baltzez argitaratu zan hasieran, ‘Comunicación – Jakinerazpena’ izenburuagaz. Hirugarren alean aukeratu zan ‘Alkarren Barri’ izenburua, euskaldunentzat egokiagoa zalako.

Comunicación-Jakinerazpena
Aldizkariaren lehenengo alearen azala

Izen bereziak

Felix Garcia Olano izan zan lehenengo zuzendaria eta 2003tik 2010era Fede Merinok hartu eban bere lekua zuzendaritzan. 0. ale haren mamina transmitituz erredakzino, administrazino eta edukien lanketarako idazkari lez jarraizen dauana Begoña Kareaga da. Honegaz batera, Fernan Gorrotxategi eta Dorleta Alberdi zuzendariak osatzen dabe komunikazinorako Eleizbarrutiko saila.

Jose Ignacio Iturmendi eta Ernesto Diazek be laguntzen dabe erredakzino-taldean. Gontzal Fernandez eta Alberto Sanz argazkilari lanetan ibilten dira.

Aldizkariaren zuzendaritza-taldeak esker ona adierazo gura deutse, gainera, euskerako kontuetan esku-hartzen dauan Miren Leanizbarrutiari eta urte luzez testuak zuzendu izan dituan Benita G. M.ri. Aitamen berezia merezi dau Fran Sanz diseinatzaile grafikoak.

2023an, Kerman Lopez bikario nagusiak ‘Begoñako Amatxuren’ oroigarriaz eskertu eutsen euren lana Benita, Ernesto eta Jose Ignaciori.

Aldizkariaren 300. alean jasoten diranak

Esku Elkartuak erakundeak sustatuta ospatuko dan munduko gosearen aurkako kanpaina; Presbyterium, estres eta bakardadeari buruzko artikuluagaz; Ekuadorreko Amazonasetan dagoan Joseba Bakaikoa misiolariari egindako alkarrizketa edp bolaritzetako barriak jasoten dira, besteak beste, ‘Alkarren Barri – Comunicación’ aldizkariaren 300. alean.

Paper-euskarrian, koloretan, jaso gura badozu, egin harpidedun hemen, urtean 16 euroren truke. Zure ekarpenari esker, aurrerantzean be Bilboko Eleizbarrutiko gertaeren barri emongo dauan agerkaria argitaratuko dogu.