23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alkartasuna Lurralde Santuaren alde
27.03.2024

Alkartasuna Lurralde Santuaren alde

Bariku Santuz, urtero, Leku Santuen aldeko Egun berezia ospatzen dogu. Hori dala-eta, Anai Francesco Patton Lurralde Santuko Jagoleak mezua idatzi dau: "Pandemiaren eraginez urte bi inguru kolokan emon ondoren, urriaren 7an beste gerra bat biztu zan bat-batean Lurralde Santuan. Milaka heriotza eragiteaz gainera, beste behin be blokeatu egin zan erromesen bisita, gure gazteak luzaroan eskolara joan gabe geratu ziran eta Lurralde Santuko kristau asko eta asko, batez be Belenen eta Palestinan eta baita Jerusalemeko Uri zaharrean eta Israelen be, lan barik geratu zan".

Francesco Pattonen esanetan, egoera honetan, ezinbesteko dabe mundu osoko kristauen hurkotasun eta alkartasuna: “Lehenengo eta behin, otoitzaren bidez, izan be, gure ustez, bkarrik Jainkoaren graziak aldatu leikez bihotzak eta alkarrizketa, adiskidetze eta bakera zuzendu. Gero, alkartasunaren eta erromesaldiek dakarren hurkotasunaren bidez. Azkenik, hurkotasun eta alkartasuna diru-laguntzaren bidez”.

Leku santuak zaindu

Pattonek bere mezuan adierazo dauanez, Lurralde Santuko Kustodiaren fraile arduradun lez, geure eginbeharra da, Vatikanoaren aginduz, leku santuak zaintzea, “bertan bizitzea eta lekuok otoitzerako gune bihurtzea, abegitsu izatea lekuko fededunakaz eta erromesakaz eta heziketari lotutako lanak egitea, esate baterako, eskolak jasotea, edo gizarte ekintzak burutzea nagusientzat, familia gazteentzat, erietxe eta osasun-etxeak eratzea eta giza sustapena ahalbideratzea lanpostuak sortuz”. Bariku Santuz, mundu osoko fededunek eskuzabaltasunez emonda batzen dan diruari esker aurre egiten jake gastu horreetako batzuei.

Pattonek eskaria eginez amaitzen dau: Bariku Santua, alkartasunaren eguna izan daitela mundu osoan, mundu osoko kristauak une honetan premina larrian dan Jerusalemeko Eleiza Amaz arduratzeko eguna. Mesedez, zabaldu zuon bihotzak eta, ahal dozuen neurrian, lagundu eiguzue, geuk be Lurralde Santua eta beronen seme-alabak zaintzen jarraitu daigun”.