Cojimieseko Ketty Vidal, San Isidroko Karina Veliz eta Kaikorreko misinoan jarduten dauan Matilde Rivera ekuadortar emakumeak dira aurtengo misino-kanpainan parte hartzen diharduen “Hegoaldeko Ahotsak”.
Kanpainako ekitaldietan Matildek azaldu dauanez, Kaikorren egoera latza bizi dabe eta janaririk ez izateak egundoko arazoak dakarz.
Egitasmo hau Ermuan aurkeztu zan, ikastetxeetan, parrokian eta kanpainan burututako zenbait jardueratan. Ermuko alkarteak, eta baita beste herri batzuetakoek -esate baterako Elorriokoak- egitasmoan laguntzen ari dira, “parte hartuz eta ekarpena eginez”. Eleizbarrutietako Misinoetatik dei egin deutsoe Bizkaiko alkarte osoari egitasmo honegaz bat egin dagian.
4.000 egunerako janaria (4.000 plater) lortzea da egitasmo honen helburua. Plater bakotxak, gitxi gorabehera, euro bi balioko leukez eta gura dauanak Bizum –00897- (Kaikor kontzeptua) bidez lagundu leike.
“Emon gaur, plater bat bete”






