Kontzertuaren atsedenaldian azalduko dabe labur-labur jaso daitezan borondatezko diru-laguntzak zetan erabiliko diran. Hain zuzen be, “aitzur bat Afrikarako” kanpainara zuzenduko dira ekarpen horreek. Ekimen hau Mufungaren Adiskideak Fundazinoak sustatzen dau Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufungako misinoan.

Jose Ignacio Iturmendi eta Mikel Robledo Mufungaren Adiskideak Fundazinoko kideak aste honetan aurkeztu dabe kontzertua Radio Popular/Herri Irratian. Bertan azaldu dabe, gainera, “aitzur bat Afrikarako” kanpaina zertan datzan: aitzurrak bialtzen dabez Mufungara, non bereziki biziraupen-kultura daben; ez dabe soberakinik sortzen eta mekanikak, traktoreak edo golde mekanikoak ez dabe arrakastarik izan, gatxa da-eta eurentzat horreek konpontzea, ordezko piezak lortzea edo erabiltzen ikastea. Beraz, azaldu dabenez, “amaitu jakezelako eta gehiago behar dabelako eurek eskatzeaz batera, martxan jarri dogu kanpaina barriro eta bost mila aitzur bialdu gura doguz”.
Jose Ignacio eta Mikeli egindako alkarrizketa osorik: hemen.








