26-03-2026 Jueves, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alkarte musulman eta kristauak barau-etetea batera egin dabe San Frantziskon
13.03.2026

Alkarte musulman eta kristauak barau-etetea batera egin dabe San Frantziskon

Bilboko San Frantzisko auzoko alkarte musulman eta kristauko 50 lagun inguru batu zan atzo -eguena- Caritasen Hargindegi zentroko lokaletan "Iftar" (barau-etetea) dalakoa batera egiteko.

Ekitaldiari hasiera emoteko Garizuma-aldiak eta Ramadanak ze antzekotasun daben aztertu zan.

Garizuma eta Ramadana

Musulmanek iluntzeko otoitza egin eben eta guztiek ozen irakurri eben Jainkoak “gogoko dauan baraua, injustizi kateak haustea eta uztarri-hedeak etetea, zapalduak libratzea eta uztarri oro apurtzea” dala gogoratzen dauan Isaias 58, 6-9 txatala.

Garizuma eta Ramadana

Ondoren, afaldu egin eben. Azkenean azaldu ebenez, “erlejinoen arteko alkarbizitzan, batzen gaituana banatzen gaituana baino garrantzitsuagoa da. Auzoa eta mundua, banatuz, zintzo eta solidario izanez egitea”.

Garizuma eta Ramadana

Garizuma eta Ramadana