15-08-2025 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Amatxu, egun handirako prest
07.08.2025

Amatxu, egun handirako prest

Atzo hasi zan Begoñan abuztuaren 15era orduko urtero egiten dan ohiko bederatziurrena. Tradizinoak agintzen dauan modura, Amatxuren eta umearen irudia zuriz jantzita egongo dira egun handia igaro arte.

Bederatziurrena ohiko eguneko mezatan ospatzen da goizeko 11etan eta arratsaldeko zazpiretan. Domeketan eta jai egunetan 10etan, 12etan, 13etan eta 19etan. Hilaren 15ean 15 meza ospatuko dira guztira. Goiztiarrena goizeko lauretan.

Barritasun bat: egunsentiko errosarioa

Aurton, Ignacio Fernandez, parrokoak adierazoten dauanez, barritasun bat egongo da:”goizeko 8etako meza ostean, prozesinoan urtengo da eleizatik egunsentiko errosarioa errezatzera, Begoñako Anaidiko kideak lagunduta”. Ohikoa danez, egun handian, ehundazak izango dira Begoñara Bizkaiko leku askotatik joango diran sinisdunak. Meza nagusia, gotzaina buru dala, 12etan ospatuko da.

Amatxuren soinekoak

Sasoi honetan arropa zuria jazten jako. Gorriz, Mendekostez eta urdinez, Sortzez Garbian. Askorentzat baina, benetako soinekoa jatorrizko irudiak brez daroana da.

Irudia jazten

Koroen historia

Irudiek daukiezan koroak be euren aparteko historia daukie. Amabirjinarena Maria Agirrek emonikoa da, sinisdun sutsua. Umearena, herriak ordaindutako diruagaz egin zan.

Bederatziurrena, fedea eta tradizinoa buztartuta Bizkaiko zaindariaren inguruan.

La Amatxu y el niño Jesús revestidos para la ocasión