Eleiz eremu bakotxean zehaztutako ekintzak batera jarteko epea otsailaren 22an amaitu zan. Hainbat taldek euren egitasmoak batera jarri ez dabezala-eta, martxoaren 17ra arte luzatu da epea.
Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa egin ez daben taldeak oraindik sasoiz dabilz, batzorde teknikoaren esanetan: “Aukera ona da lekukotasuna emoteko (lekuan lekuko)”. Eta baita, “Bizkaiko Eleizaren jarduerak askotariko kolorez osatutako gizarteari (mila kolore) gehitzeko” be.
Konpromisoak itzuli
Eleiz eremu bakotxean zehaztutako ekintzak jasoteko, beren-beregi prestatu da orria webean. Hemen, bultzatzen diharduen ekintzak eta bultzatu gura diranak jasoko dira eta bertan iraultzeko eskatzen da.Lekuan lekuko jarduerak be gehituko dira.
Galdeketaren amaieran, gogoeta-prozesuaren eta erabilitako lagungarrien balorazinoa egitea eskatzen da.
Ekintzak batera jarteko orria hemen
Egitasmoa sustatzeko taldea
Azaroan eratu zan Egitasmoa sustatzeko taldea. Gotzain Kontseiluko ordezkariak (Jose Mari Kortazar), Abade Kontseiluko ordezkariak (Agustin Garcia), Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide bik (Judith Ulloa eta Elena Unzuetak) eta Egitasmorako batzorde teknikoko kide bik (Clara Arza eta Dorleta Alberdi) osatzen dabe.
Gotzain Kontseiluak eskatuta sortu zan talde honi ideiak proposatzea eta lagungarri eta jardunbideak eskaintzea dagokio, pastoral eremu bakotxean Egitasmoa martxan jarri ahal izateko.
Prestatutako lagungarriak Eleizbarruti osoaren eskura dagoz bere web orrialdean. Txikienei eta familiei zuzendutako Garizumako jardunbideari Bizkaiko Caritasek nagusientzat prestatu dauana gehitu jake. Osoko ekologian oinarritutako martxoko kanpainarako prestatutako lagungarriak dira.
Garizumako lagungarriak
Garizumako kuboa egiteko
Caritasen martxoko kanpaina