17-05-2024 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Antzerki solidarioa Bilboko San Bizente eleizan
02.05.2024

Antzerki solidarioa Bilboko San Bizente eleizan

"Hego BerrIa-Compromiso Sur" Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian sortutako taldeak kurtsoan zehar antolatzen dituan jarduera solidarioetako bat ospatuko da bihar -barikua-, 20:00etan. "Show Must Go On" antzezlana aurkeztuko dabe parrokiako 'Bengo leku' lokaletan.

‘Pasmi teatro’ taldeak Osvaldo del Valleren “Show Must Go On” antzezlana aurkeztuko dau bihar arratsaldez Ivan Iparraguirreren zuzendaritzapean.

Hego Berria

Hego Berria taldeak gizarte eraldaketa sustatzen dau. Horretarako, Bidezko Merkataritzaren alde egiten dau, Kidendagaz alkarlanean eta giza garapenerako egitasmoaei laguntzen deutse Kongoko Errepublika Demokratikoan, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik.