17-05-2024 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Misino-lekukotasunak, gure nortasunaren ezaugarri”
02.05.2024

“Misino-lekukotasunak, gure nortasunaren ezaugarri”

Horixe entzun zan, besteak beste, atzo, maiatzaren 1ean ohiko danez, Urkiolan ospatu zan misino-ekitaldian. Hirurogei lagun inguru batu zan eta, egunari hasiera emoteko, hainbat lekukotasun entzun zan, bideo bidez, Ekuador, Kongoko E.D., Etiopia eta Filipinetatik. Xabier Goikouriak bere agurrean adierazo ebanez, "atzealdearen laguntzagaz aurrealdeak aurrera egin leike. Ezinbesteko dogu zuen babesa eta laguntasuna. Misinoetan egon zarienok ondotxo dakizue laguntza hau nahitaezko dana".

Lourdes Saenz Misinoetarako Donostiako Ordezkaritzako kideak aurkeztu eta sustatu eban ekitaldia. Felix Morenok ondo etorria egin eutsen Urkiolara joan ziranei eta, batzuetan jakardadea sentitzen daben arren, esker ona adierazo gura ebala esan eban, misinoen kontuaren inguruan jente asko batzen dalako eta horrek bakarrik ez sentitzera daroazalako.

Eguneko argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720316648733

Misino-topaketa 2024
Lourdes Saenzek aurkeztu eban ekitaldia
https://youtu.be/okYupccelZY

Munduko hainbat lekutatik iritsitako agurren ostean, lekukotasunen txanda izan zan:

Angola

Benja Respaldiza eta Mª Jesús Olartek orain dala hilabete batzuk Angolan bizi izandako esperientzia kontatu eben. Olarteren esanetan, beretzat “oparia” izan zan eta asko emon eutsan. Azaldu ebanez, “lekuan bertan egotea oso ona da eta esperientziak indarra eta ilusinoa emon eustan eta danok dogula emoteko zeozer sinistuazo”.

Olartek, azkenean, aldaketaz jositako sasoi honetan, aurrerapenak dauan nabarmentasunaren inguruan galdetu eban: Aurrerapena, ona ete da? Norentzat? Ze prezio ordaindu behar dau askok eta askok guk bizimodu hau izan daigun?

Misino-topaketa 2024
Benja Respaldiza eta Mª Jesus Olarte

Respaldizak, besteak beste, neskatoen harrerarako “Mama Muxima” egitasmoaren inguran jardun eban.

Ekuador

Misiolari lez bizi izandako aldiari amaiera emon eta otsailean Bilbora itzuli zan eta datorren kurtsotik aurrera Eleizbarrutiko lekuren batean pastoralgintzan arituko dan Paulino Ordaxek Ekuadorren bizi izan dituan aldiak eta urteotako ibilbidea, izan dituan mandatuak eta lekuak gogora ekarri ebazan. 

Misino-topaketa 2024
Atzoko ekitaldia

Kongoko E.D.

Maiatzaren amaieran, Jose Luis Orminaja misiolaria Kongoko Errepublika Demokratikora itzuliko da, urte askotan misiolari lez jardun eban lekura. Urtero joaten da eta pare bat hilabete emoten ditu han, parrokian lagunduz eta “noizean behin ospitalean”, hemen jardun eban-eta medikuntza tropikalari eta loaren gaixotasunaren ezabatzeari lotutako arloan.

Jose Ignacio Iturmendi Mufungaren Adiskideak Fundazinoko kideak Kongoko E.D.an bizi daben egoeraren eta, zehatz-mehatz, Xabier Goikouria msiolariak eskuartean dituan egitasmoen inguruan jardun eban. Gaur egun, amaetxearen egitasmoa garatzen dihardu eta “beste hainbat egitasmo dau buruan”. On Joseba Segura Bilboko gotzainak Iñigo Iriartegaz batera 2023ko ekain-uztailean Kongoko Errepublika Demokratikora egin eban bisita gogoratu eban.

Misino-topaketa 2024
Jose Ignacio Iturmendi

Ruanda

Juan Cruz Juaristik Ruandako sarraskia gogoratu eban, gertaerren 30. urteurrenean eta 2000. urteko ekainean gertatu zan Isidro Uzkudun misiolari gipuzkoarraren hilketa. Herrialdean bizi daben egoeraren errepasoa be egin eban.

Misino-topaketa 2024
Juan Cruz Juaristi

Emiliano Martinez Calzada salestarrak hitz egin eban azkenean. Martinez Calzada oraintsu txertatu da Vitoria-Gasteizko eleizbarrutian, 1988an ordenatzeaz batera Afrikara joan eta bertako hainbat herrialdetan 35 urte emon ondoren.

Misino-topaketa 2024
Emiliano Martinez

Lekukotasunen ostean, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen urteko jardueren barri emon zan:

https://youtu.be/Bj9plNvZfLo

Egunari amaiera emoteko, Eukaristia ospatu zan santutegian eta senice bazkaria egin eben.

Misino-topaketa 2024

On Joseba Segura Gernikan izan zan goizean eta misino-jardunaldiaren azken zatian parte hartu eban.

Misino-topaketa 2024
Misino-topaketa 2024