21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Argitaratu da “Presbyterium” aldizkariaren ale barria
12.07.2023

Argitaratu da “Presbyterium” aldizkariaren ale barria

Kurtso amaieran ohikoa danez, Ministerio Ordenaturako Eleizbarrutiko Idazkaritzak "Presbyterium" agerkaria argitaratu dau. Hogeta hamabosgarren ale honetan -postaz bialtzen dihardue hartzaileei-, Idazkaritzak 2022-2023 kurtsoan izan dauan jardueraren inguruko barriak emoten ditu eta datozan hilabeteetan nabarmenduko diran datak be aitatzen dira. 

Presbyterium agerkarian, Eleizbarrutiko abade eta diakonoei, abade gazteen batzar eta heziketari, erretiro eta gogo-jardunei eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (ETPI)  ospatzen diran heziketarako batzarrei buruzko barriak jasoten dira.

Ale honetan, erdialdeko orrialdeetan, Mons. Jose Antonio Satue Coll Terueleko gotzainak Bilbon “Sinodo-sena eta ministerio ordenatua” gaiari buruz eskaini eban berbaldia agertzen da.

Argitaratu barri dan aldizkarian, gainera, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak, Begoñako basilikan ospatu zan bere 90. urtebetetzeko Eukaristian egin eban berbaldia be irakurri daiteke.

Maiatzaren 23an, Jesus Abade Nagusi eta Betierekoaren Egunez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ziran eta, eleizkizun berean, aparteko autorpena egin jakon Jose Angel Ubieta eleizbarrutiko abadeari, Eleizbarrutiari eskeini izan deutsan zerbitzuagaitik. Guzti horren barri be emoten da Presbyterium agerkarian.

Beste hainbat atal be baditu ale honek, besteak beste, ETPIak eskaintzen dauan liburuen zerrenda.

Imagen: Alberto Sáez