07-05-2024 Martes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 `Jainkoaren Herriaren Otoitza´, parrokietarako lagungarriak euskeraz
11.07.2023

`Jainkoaren Herriaren Otoitza´, parrokietarako lagungarriak euskeraz

"Jainkoaren herriaren otoitzak" Bilboko Eleizbarrutiko "Euskal baliabideak" taldearen lanaren emaitza da. Jose Mari Rementeria abadeak prestatu ditu otoitzok, Lontzo Zugazaga Euskera Saileko Bilboko Eleizbarrutiko zuzendariaren ikuskapenagaz. Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-dendan eskuratu daitekez paper-euskarrian.

Ohiko liturgia egutegirako otoitzez gainera, Bilboko Eleizbarrutiko santurik esanguratsuenen egunetako otoitzak jasoten dira.

Lagungarriok prestatu eta paper-euskarrian argitaratzeko ekimena, egilea eta ikuskapena egin dauana kide diran “Euskal baliabideak” taldean sortu zan.

Santiago Apostoluaren Egunerako

Uztailaren 25ean, Santiago Apostoluaren Eguna ospatuko da. Eleizbarrutian ospatu daitezan Eukaristietan, aitatutako lagungarri honeetan jasoten diran otoitzak erabili ahal izango dira.

Zintzo jokatzearren aurrean erabiliak diranen alde: Santiagoren ejenpluari jarraituz, adoretsu jokatu daiela bizitzako arlo danetan guztiei on egiten. Eskatu deiogun Jaunari

´ Jainkoaren Herriaren Otoitza´