Barriak

Etiquetado como: Liturgia

10.02.2026

"Basamortutik Jerusalemera" 2026ko Garizumarako jardunbidea

Eskuragarri dagoz 2026ko Garizuma-aldirako bitartekoak. Aurton, ibilbide sinbolikoa aurkeztu da, domekaz domeka "basamortutik Jerusalemerako" Bidea egiteko. Liturgiarako ordezkaritzak prestatutako lagungarriotan honek jasoten dira, besteak beste: oharrak, otoitzak eta keinu bisualak Garizuma-aldian alkarte bizipena ahalbidetzeko.

20.02.2025

Eleizbarrutiaren deia "erritmo sanoaz" bide egiteko

Eskuragarri dagoz Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren dailean, Egitasmoaren sustapenerako taldeak proposatutako lagungarriak. Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako eratutako bide-orriagaz bat, tantai batek markatzen dau Garizumako geografia, aldi honetan "zentzu" gehiago izan leiken bide batzuk aitatuz. Basamortuan hasten da bidaia eta domekaz domeka hainbat …

30.10.2024

Liturgiarako liburu elebidun barria argitaratu da

Bilboko Gotzaitegiak Mezaren Egunerokoa-Ordinario de la Misa liburua argitaratu dau. Lontzo Zugazaga Euskerarako saileko arduradunak azaldu ditu liburu barri honen nondik norakoak: "Eukaristia elebidunak ospatuko dituan Eleizbarrutiko hainbat abadek agertu eban egiteko hori erreztuko leuken liburuaren premina". Beraz, aurrerantzean, kultuari eusten deutsan parrokia bakotxak …

20.04.2024

Liturgiaren arloei buruzko ikastaroa: sormena eta zehaztasuna

Liturgiari buruzko ikastaroa hiru saiotan garatuko da, apirilaren 25ean, maiatzaren 8an eta ekainaren 6an. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institututik (ETPI) azaldu dabe zer dala-eta sortu dan jarduera hau: "pertsona eta alkarte askok fedea eremu bakun, adierazgarri eta zentzuzkoan ospatzeko agertutako premina eta egarriari erantzuteko". Izena emoteko: hemen.

14.02.2024

Hausterre Eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik

Irudian klik eginez, zuzenean parte hartu daiteke Eukaristian. Eleizbarrutiko youtube kanaletik eta facebooketik be emongo da.

14.02.2024

On Joseba Segura gotzaina buru izango da Hautsa ezartzeko eleizkizunean, katedralean

Gaur, Hausterre eguna, hasiera emongo jako Garizuma-aldiari eta parrokietan eleizkizunak egingo dira Hautsa ezartzeko.

01.02.2024

Bilboko Koral Elkartearen kantu liturgikoen hirugarren bilduma

Gaur, otsailaren 1ean, Bilboko Koral Elkarteak gotzainari eroan deutso `Kanta dagigun danok´ kantu sortaren hirugarren alea. Aurreko albumetan gertatu zan moduan, oraingoan be, grabazinoak Deustuko Unibertsitateko kapera gotikoan egin dira. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean 50 kantarik hartu dabe parte proiektuan. Eurekin batera, Josetxo Brey bakarlariak eta Alberto Saez …

02.01.2024

Liturgia, Alkarren Barri/ Comunicación aldizkarian

Amaitu barri dogun 2023an, "Alkarren Barri / Comunicación" aldizkariak Lliturgiari eskaini deutso sail bat. Urtarrilean, esate baterako, eleizaren atalak eta altaran jarten diran gauzak aitatu ziran. Beste kapitulu batzuetan, liturgian erabilten diran koloreak, eleizetan argia non dan garrantzitsua, e.a..., aztertu dira. Jesus Llarena Liturgiarako Eleizbarrutiko Ordezkariak …

03.10.2023

Agerkari barria eskeraz, ebanjelioko pasarteen azalpenakaz

Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbituzk "Domeka eta jaiegunetako Ebangelioak hausnartu" lana aurkezu barri dau. Liturtia urte osoko, domeka eta jaiegunetako, ebanjelioko pasarteen euskerazko azalpenak jasoten ditu. Eskuratu gura dauanak Gotzaitegian dagoan Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbitzura (hartu-emonerako: Lontzo Zugazaga) edo Jakinbide liburu-dendara jo daiala.

11.07.2023

`Jainkoaren Herriaren Otoitza´, parrokietarako lagungarriak euskeraz

"Jainkoaren herriaren otoitzak" Bilboko Eleizbarrutiko "Euskal baliabideak" taldearen lanaren emaitza da. Jose Mari Rementeria abadeak prestatu ditu otoitzok, Lontzo Zugazaga Euskera Saileko Bilboko Eleizbarrutiko zuzendariaren ikuskapenagaz. Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-dendan eskuratu daitekez paper-euskarrian.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2618 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.08.2026

Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau

Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.

03.08.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna

Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.

03.08.2026

Bermeon, XLI. Musika Astea

Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua. 

02.08.2026

Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa

Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.

01.08.2026

Gaur, organo-jaialdia Arratzun

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.

31.07.2026

San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

31.07.2026

Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna

Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.

30.07.2026

Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko

Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.

29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

Emaitzak orrialdeka