Barriak
Etiquetado como: Liturgia
"Basamortutik Jerusalemera" 2026ko Garizumarako jardunbidea
Eskuragarri dagoz 2026ko Garizuma-aldirako bitartekoak. Aurton, ibilbide sinbolikoa aurkeztu da, domekaz domeka "basamortutik Jerusalemerako" Bidea egiteko. Liturgiarako ordezkaritzak prestatutako lagungarriotan honek jasoten dira, besteak beste: oharrak, otoitzak eta keinu bisualak Garizuma-aldian alkarte bizipena ahalbidetzeko.
Eleizbarrutiaren deia "erritmo sanoaz" bide egiteko
Eskuragarri dagoz Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren dailean, Egitasmoaren sustapenerako taldeak proposatutako lagungarriak. Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako eratutako bide-orriagaz bat, tantai batek markatzen dau Garizumako geografia, aldi honetan "zentzu" gehiago izan leiken bide batzuk aitatuz. Basamortuan hasten da bidaia eta domekaz domeka hainbat …
Liturgiarako liburu elebidun barria argitaratu da
Bilboko Gotzaitegiak Mezaren Egunerokoa-Ordinario de la Misa liburua argitaratu dau. Lontzo Zugazaga Euskerarako saileko arduradunak azaldu ditu liburu barri honen nondik norakoak: "Eukaristia elebidunak ospatuko dituan Eleizbarrutiko hainbat abadek agertu eban egiteko hori erreztuko leuken liburuaren premina". Beraz, aurrerantzean, kultuari eusten deutsan parrokia bakotxak …
Liturgiaren arloei buruzko ikastaroa: sormena eta zehaztasuna
Liturgiari buruzko ikastaroa hiru saiotan garatuko da, apirilaren 25ean, maiatzaren 8an eta ekainaren 6an. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institututik (ETPI) azaldu dabe zer dala-eta sortu dan jarduera hau: "pertsona eta alkarte askok fedea eremu bakun, adierazgarri eta zentzuzkoan ospatzeko agertutako premina eta egarriari erantzuteko". Izena emoteko: hemen.
Hausterre Eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik
Irudian klik eginez, zuzenean parte hartu daiteke Eukaristian. Eleizbarrutiko youtube kanaletik eta facebooketik be emongo da.
On Joseba Segura gotzaina buru izango da Hautsa ezartzeko eleizkizunean, katedralean
Gaur, Hausterre eguna, hasiera emongo jako Garizuma-aldiari eta parrokietan eleizkizunak egingo dira Hautsa ezartzeko.
Bilboko Koral Elkartearen kantu liturgikoen hirugarren bilduma
Gaur, otsailaren 1ean, Bilboko Koral Elkarteak gotzainari eroan deutso `Kanta dagigun danok´ kantu sortaren hirugarren alea. Aurreko albumetan gertatu zan moduan, oraingoan be, grabazinoak Deustuko Unibertsitateko kapera gotikoan egin dira. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean 50 kantarik hartu dabe parte proiektuan. Eurekin batera, Josetxo Brey bakarlariak eta Alberto Saez …
Liturgia, Alkarren Barri/ Comunicación aldizkarian
Amaitu barri dogun 2023an, "Alkarren Barri / Comunicación" aldizkariak Lliturgiari eskaini deutso sail bat. Urtarrilean, esate baterako, eleizaren atalak eta altaran jarten diran gauzak aitatu ziran. Beste kapitulu batzuetan, liturgian erabilten diran koloreak, eleizetan argia non dan garrantzitsua, e.a..., aztertu dira. Jesus Llarena Liturgiarako Eleizbarrutiko Ordezkariak …
Agerkari barria eskeraz, ebanjelioko pasarteen azalpenakaz
Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbituzk "Domeka eta jaiegunetako Ebangelioak hausnartu" lana aurkezu barri dau. Liturtia urte osoko, domeka eta jaiegunetako, ebanjelioko pasarteen euskerazko azalpenak jasoten ditu. Eskuratu gura dauanak Gotzaitegian dagoan Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbitzura (hartu-emonerako: Lontzo Zugazaga) edo Jakinbide liburu-dendara jo daiala.
`Jainkoaren Herriaren Otoitza´, parrokietarako lagungarriak euskeraz
"Jainkoaren herriaren otoitzak" Bilboko Eleizbarrutiko "Euskal baliabideak" taldearen lanaren emaitza da. Jose Mari Rementeria abadeak prestatu ditu otoitzok, Lontzo Zugazaga Euskera Saileko Bilboko Eleizbarrutiko zuzendariaren ikuskapenagaz. Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-dendan eskuratu daitekez paper-euskarrian.
Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta
Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan.
Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian
Biziko zeunke udako esperientzia Taizen?
Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako sailetik Taize-seneko proposamen berezia helarazo deuskue: "udako esperientzia lehenetsiz, bat egiteko, eta fedean hazteko eta fedea bizitzeko aukera ederra". Dei egiten dabe, ekainaren 28tik uztailaren 5era Taize esperientzia bizitzera. Azaldu dabenez, "aste horretan, adin, herrialde eta kultura askotako lagunak batzen dira otoitz egiteko, hausnartzeko eta senidetasuna bizitzeko": Honako honegaz batera agertzen dan kartelean, QR kodeen bidez gehiago jakiteko aukera dago.
Alessandra Smerilliren deia Vatikanotik: munduaren zaintza barriz hausnartu
Ekonomia-pentsamenduaren gaur egungo Eleiza katolikoko ahotsik nabarmenetakoa Bilbora dator maiatzaren 11an. Alessandra Smerilli salestar monja, Ekonomian doktore Erromako La Sapienza Unibertsitatetik eta Norwicheko East Anglia Unibertsitatetik, berbaldi bi emotera dator Bizkaira. Lehengoa, Gotzaitegiaren Plaza Barriko egoitzan (Barria) izango da eta, bigarrena, Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan.
Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau
Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan sentiberatasuna bizteko". Aurton, erropen ekoizpenerako baldintzetan eta Bidezko Merkataritza mobimentuaren 40. urteurrenean jarriko dabe arreta bereziki.
Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat
Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan ekitaldietan eta militante batzuek JOC mobimentuaren pankartagaz bat egin eben. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat jardueraren inguruko barriak.
Bermeo: Parrokiak zabalik
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz.
Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".
Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian.
BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta
Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.



