02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 On Joseba Segura gotzaina buru izango da Hautsa ezartzeko eleizkizunean, katedralean
14.02.2024

On Joseba Segura gotzaina buru izango da Hautsa ezartzeko eleizkizunean, katedralean

Gaur, Hausterre eguna, hasiera emongo jako Garizuma-aldiari eta parrokietan eleizkizunak egingo dira Hautsa ezartzeko.

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur 19:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.

Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiko sailak Garizuma-aldirako lagungarriak prestatu ditu, egokitzat jo ezkero, lekuan lekuko ospakizunetan erabilteko: hemen

Gainera, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenerako taldeak be prestatu ditu langaiak, “eukaristietan eta beste hainbat ospakizunetan parte hartzeko erak proposatuz”. , ha publicado unas sugerencias centradas en una de las líneas de trabajo para “proponer modos de participación en eucaristías y otras celebraciones que las hagan significativas e implicativas”. Mikel Zaratek idatzi eban eta Juanjo Elezkano abadeak bere azken diskoan kantatzen dauan ‘Txori kantari’ abestia da lagungarrion hari eroalea eta Sinodoaren Batzar Nagusiko ondorioen laburpen-txostenean oinarrituta dagoz.     

On line dagoz, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari dagokion atalean, talde sustatzaileak Garizuma-aldirako proposatutako lagungarriak. 

Frantzisko Aita Santuaren mezua Garizuma-aldirako

Frantzisko Aita Santuak kaleratu dau aurtengo Garizuma-aldirako mezua. “Basamortutik Jainkoak askatasunera garoaz” goiburuaren haritik, Frantziskok zera nabarmentzen dau: “ekintzara joteko ordua da, eta Garizuman, ekitea, gelditzea be bada. Otoitzean gelditu Jainkoaren Hitza nork bere egiteko eta samariarra lez gelditu, zaurituta dagoan anai-arrebaren aurean”. Mezua osorik: hemen.