06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Familia eta Helduak 5 Otoitz eta alkartze eremuak Ermuan
13.02.2024

Otoitz eta alkartze eremuak Ermuan

Familia Pastoraltzarako Ermuko taldeak hainbat jarduera antolatu dau. Esate baterako bihar, otsailak 14, alkartzeko eremua atonduko da Santiago Apostolua parrokian, 10:00etatik 16:00ak arte, "Hitzordua Jesusegaz" izenburuagaz. Arduradunen esanetan, "otoitz egiteko eta gurtzeko eremua, lehenengo maite izan ginduzangaz alkartzeko aukera emongo deuskuna".

“Gehien maite zaituanaren ondoan igaro zeinke San Balendin eguna Ermuko Santiago Apostolua parrokian”, esanez egin dabe deialdia.

Egitaraua

Hitzordua Jesusegaz (otsailak 14). Bakardadeagaz dantzan (bikotekidea galdu daben pertsonentzako eremua, otsailak 22). Arraspatu eta irabazi Garizuman (Garizuma-aldiko lehenengo domekari hasiera emongo deutso). Bikaritzako batzarra (martxoak10).

Ermua

“Otoitz egiteko eta gurtzeko eremua, lehenengo maite izan ginduzangaz alkartzeko eremua”.