02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Katekistek otoitzaldia egin dabe Portugaleten
13.02.2024

Katekistek otoitzaldia egin dabe Portugaleten

I. bikaritzako 60 katekista eta helduen taldeetako laguntzaile batu ziran atzo -astelehena- Portugaletaen, Nazareteko Andra Mari parrokiako lokaletan, orain dala urte batzuk Eleizbarrutiko hainbat pastoral arlotan jardun eban eta gaur egun Katalunian bizi dan Blanca Esther Iriarte monja jesuitinak lagunduta, otoitzaldia egiteko. 

“Laguntasuna jaso, laguntasuna emoteko” goiburuaren haritik Portugaleten ospatu zan bazarrean, partaideek Emauseko ikasleen esperientzian sakondu eben, “Jesus bidelagun dabela sentituz”.

I. bikaritzako ekitaldia

Blanca Estherrek begiradaz aldatzeko proposamena egin eutsen: “eguneroko bizitza, ziztu bizian doa, egitekoetan jarten dogu arreta…, baina lagunduta gagozala eta Jainkoa gure ondotik igarotzen dala eta gure ondoan dala ikusteko, ezinbestekoa da geure bizitzari eta errealidadeari beste era batera begiratzea: zentzunez, sakontasunez, samurtasunez, itxaropenez betetako begiradaz”.

I. bikaritzako ekitaldia

Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. bikaritzako Mahaiak antolatutako ekitaldian, Pastoral Barruti guztietako ordezkariek parte hartu eben eta bertan izan zan Sergio Buiza lurralde bikarioa be.

Azkenean, bat etorri ziran guztiak alkartean egoteagaitik eta alkarte sentitzeagaitik esker ona adierazotean: “Beste parrokia eta Pastoral Barruti batzuetako pertsonakaz alkartzeak adore emoten deusku gure egitekoa ilusinoz egiten jarraitzeko”. 

I. bikaritzako ekitaldia
I. bikaritzako ekitaldia