27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Bilboko Koral Elkartearen kantu liturgikoen hirugarren bilduma
01.02.2024

Bilboko Koral Elkartearen kantu liturgikoen hirugarren bilduma

Gaur, otsailaren 1ean, Bilboko Koral Elkarteak gotzainari eroan deutso `Kanta dagigun danok´ kantu sortaren hirugarren alea. Aurreko albumetan gertatu zan moduan, oraingoan be, grabazinoak Deustuko Unibertsitateko kapera gotikoan egin dira. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean 50 kantarik hartu dabe parte proiektuan. Eurekin batera, Josetxo Brey bakarlariak eta Alberto Saez Puente, Gorka Iglesias eta Xabier Arana organo joleak. Azken honek aholkulari lanak egin dauz. Proiektua amaitzeko beste hiru diska gehiago kaleratuko dira. Era horretara, egutegi liturgikoa osotuta geratuko da.

Bilboko Eleizbarrutiaren eta Bilboko Koral Elkartearen arteko kolaborazinoari esker eta Gondra Barandiaran Fundazioaren laguntzeagaz kaleratu da hirugarren diska hau. Musika liturgikoa batzen dau bai euskeraz zein gazteleraz.

Helburua “parrokiei ospakizunetan laguntzeko ohikoenak diran kantuak eskaintzea da”. Holan adierazo dabe Eleizbarrutiko Liturgia arduradunak, Jesus Llarenak eta Bilboko Koral Elkartearen gerenteak, Iñigo Alberdik. Gotzainak, Joseba Segurak, balioan jarri dau produktu barria leku askotan parrokietako korurik ez dagoalako eta “kantuek alkartea eregiten eta osotzen” laguntzen dabelako. Elkarteko zuzendaritzarentzat, lan hau erronka bat izan da “53 abesti grabau behar izan doguzalako astebetean”.

Proiektu honen bitartez, parrokietako korurik edo organo jolerik ez daukien alkarteei putza emon gura jake.

"Kanta dagigun danok" Garizuma
`Kanta dagigun danok” Garizuma. Aurkezpena

Bilboko gotzainak eskerrak emon deutsaz Bilboko Koral Elkarteari “proiektu honetan jarri daben gogoagaitik” eta “makalen dagozan gure alkarteetan” kantu liturgikoen ohiturea “bizirik mantentzeagaitik”.

Bilboko Koral Elkartetik grabazinoaren inguruko zehaztasun batzuk emon dabez. Bertan “kantu tradizionalak eta hain ezagunak ez diran beste batzuk be txertatu dira”.

“Lan honek ilusino handia egiten deusku, adierazo dau Enrique Azurza, taldeko zuzendariak- jakin dakigulako parrokietan be gustura hartzen dabela eta ospakizunei goratasun gehiago emoteko baliozkoa dalako”.

Albuma momentuz, CD formatoan dago baina laster modu digitalean entzun ahal izango da  spotify plataformaren bitartez

Aparteko ekimena

Aurreko albumetan Abendualdi eta Gabonetako kantuak batzen dira. Iñigo Alberdiri Alkarren Barri aldizkarian egindako alkarrizketa baten proiektuaren inguruko zehaztasunak azaltzen ebazan. “Beste inon ezagutzen ez dan moduko proiektua da hau”.

          

Bilboko Koral Elkartea

Bilboko Koral Elkartea 1886tik lurraldeari estu lotuta dagoan koral erakundeak alkarte konpromisoan bere egin dauan beste erronka bat da. Gaur egun, hiru koru –helduak, gazteak eta umeak- musika irakaspenerako zentroa eta eskola eta gizarte koruen sarea batzen digu; guztira, mila lagun baino gehiagok parte hartzen dau gizarte xede argia eta eskakizun artistiko altua dituan egitasmo honetan. Bere lana dala-eta, hainbat autortza jaso dau: Urrezko Domina Arte Ederretan; San Fernando Arte Ederren Errege Akademiaren Ohorezko Domina eta Bilbao Uribilduaren Urrezko Domina, besteak beste.     

Portada del tercer álbum del proyecto `Kanta dagigun danok´