01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko lekaide eta lekaimeek euren eguna ospatzen dihardue
02.02.2024

Bizkaiko lekaide eta lekaimeek euren eguna ospatzen dihardue

Gaur, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren eguna, Biziera Sagaratuaren Munduko XXVIII. Eguna ospatzen da. Bizkaiko 970 lekaide eta lekaimek euren eguna ospatuko dabe. CONFER Bilbaok antolatuta, Eukaristia ospatuko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, arratsaldeko 19:00etan, Jesusen Bihotza eleizan (Bilboko Ayala kalea, jesuiten egoitza). Bilboko Eleizbarrutian, emakumeen 86 komunitate dagoz eta gizonen 40 komunitate. Gehienak, hain zuzen be 65, uriburuan dagoz. Biziera sagaratua hainbat eremutan agertzen da: ikastetxeak, gizarte ekintzarako egitasmoak, nazinoarteko lankidetza, e.a.

Urte honetan, atal bat eskainiko jako biziera erlijiosoari Alkarren Barri/Comunicación aldizkarian. Hilabete honetan, otsailean Rafaela Ybarra fundatzailearen heriotzaren urteurrena ospatzen dauan Aingeru Guardako Santuak kongregazinoa ezagutzera emongo da.

Biziera Sagaratuaren Eguna

Egunaren inguruan gehiago jakiteko: hemen