03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Udako kanpamentuak eta Madinabeitiaren agurra Urkiolan
10.07.2023

Udako kanpamentuak eta Madinabeitiaren agurra Urkiolan

Barikuz, laster Gasteizko Abade-etxera bizitzera joango dan Antonio Madinabeitiari agur egin eutsen Urkiolan. Gainera, uztailaren 3tik 8ra, 'Elaiak' eta 'IzarBerri' gazteen Uribe Kostako talde biek udako kanpamentuaz gozatu eben. Itzuleran esan ebenez, "esperientzia ederra bizi izan dogu". 9 eta 16 urte bitarteko 31 neska-mutilek Urtuellako Triano auzoan dagoan Argintza etxean igaro dabez egun horreek. Eta uztailaren 3tik 9ra, San Fausto PBko Basauriko 'Kumeak' taldekideak kanpamentuan izan dira Anuntzetan (Araba). Guztira, 60 gaztetxo inguruk eta begiraleek parte hartu dabe esperientzian.

Elaiak eta IzarBerri taldeen kanpamentua

Aurkikuntzen gaia izan da kanpamentuaren ildo nagusia. Arduradunen esanetan, “historian zehar izan diran aurkikuntzak eta nork bere burua sakonago ezagutzea. Adiskide barriak egiteko, ohitura barriak, trebetasun eta gaitasun barriak bizitzeko, talde-bizitzan sakontzeko aldia izan da. Guzti hori lagungarri izango dabe gutako bakotxaren edertasunaz jabetzeko eta izaki guziak maite dituan Jainkoaren esperientzia sentitzeko”. 

Udako kanpamentuak

Udako kanpamentuak

Kumeak taldearen kanpamentua

San Fausto PBko Basauriko Kumeak taldeak kanpamentua egin dau Anuntzetan (Araba), uztailaren 3tik 9ra. 60 gaztetxo inguruk eta begiraleek egun hunkigarriak bizi izan dabez, sentimentuak kanpamentuaren hari eroaletzat hartuz. Arduradunek azaldu dabenez, “jokoak, dinamikak, jarduerak, otoitzak egin izan doguz egunez egun, bategitez, fedez, abegiz eta hazkundez betetako esperientzia eraginez”. Kanpamentuari amaiera emoteko atzo -domeka-, familien eguna ospatu zan, parte-hartze zabalaz eta giro bikainean. Jentea poz-pozik agertu zan eta datorren kurtsoan errepikatzeko gogoz!

Campamento de kumeak

‘SanFran’ lan-kanpamentu/koklonia aurrera doa

Beste urte batez, Bizkaiko Caritasek, monja pasiotarrek eta jesuitek alkarregaz sustatzen dihardue zerbitzuzko esperientzia, hain zuzen be, uztailaren 1etik 14ra arte.

Atzoko egunez, atseden hartu eta paseoa emon eben boluntarioakaz. Marije Calvo arduradunetako baten esanetan, “gaur, gogotsu ekingo deutsagu aste barriari”. 

'sanfran' kanpamentua
Boluntarioek txangoa egin eben atzo.

Antonio Madinabeitiaren agurra Urkiolan

Joan dan barikuz, uztailak 7, laster Gasteizko abade-etxera bizitzera joango dan Antonio Madinabeitiari agur egin eutsen Urkiolan.

Madinabeitia

Hogeta hamazortzi urtez, aldi bitan, 1963tik 1986ra eta 1996tik 2011ra, Ekuadorren misiolari izan zan Madinabeitiari maitasuna eta esker ona eskaini eutsezan.

Gizon apala da, zuhurra, espiritualtasun eta fede sakonekoa eta, gaur egun be, maitasunez gogoratzen dabe misino-lurraldeetan eta maiz erakusten deutse maitasun hori.

Ekuadorretik bueltan, eta hainbat urtez, Antoniok Urkiolako hirukote misiolaria osatu eban Joseba Legarza zanagaz eta On Bittor Garaigordobil gozain zanagaz batera.

Azkenaldian, 90 urteko Antonio Madinabeitia Urkiolako Abadetxean bizi izan da Felix Moreno eta Conchi Marcos senar-emazeakaz batera. 

Madinabeitia
Campamento de Kumeak, de Basauri), en Anunzeta (Alava)