Josep María Esquirol Filosofia-katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Hemen filosofia garaikideko eskolak emoten ditu eta filosofia eta psikiatriaren arteko loturaren inguruko “Aporia” ikerketa-taldea zuzentzen dau.
Esquirolek ehun artikulu inguru argitaratu dau aldizkari espezializatuetan eta dozena bat liburu: La resistencia íntima (2015), Ciutat de Barcelona eta Saiakera onenaren Sari Nazionala jaso ebazan, La penúltima bondad (2018), Humano, más humano (2021) eta La escuela del alma (2024), besteak beste.