01-02-2026 Domingo, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Arreta eta kezka venezuelar alkarte katolikoan
08.01.2026

Arreta eta kezka venezuelar alkarte katolikoan

Nazinoartean tentzinoak gora egiten diharduenean, Bizkaiko venezuelar alkarteak "arretaz, kezkaz eta itxaropen erresilientez" bizi ditu azken gertaerak, alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta venezuelar abadeak azaldu dauanez. Une korapilatsu honetan, Eleizak Venezuelan dauan egitekoa eta beste batzukaz batera bizitzako fedearen kontsolamendua aztertu ditu. 

Zelan bizi ditu Bizkaiko venezuelar alkarteak zure herrialdean izan diran azken gertaerak?

E: Arretaz, ikusminez eta itxaropen erresilientez bizi dogu une hau. Nagusi da zuhurtzia otoizlaria, askok uko egiten deutso alperreko zaratari, eta alkar laguntzean oinarritzen da.

Barrutik, ze egiteko dau Eleiza katolikoak Venezuelan, egoera barriaren aurrean?

E: Venezuelan, Eleizak adore handiz eusten deutso bere egiteko profetikoari: “ahots bakoen ahots izan”. Polarizazinoaren erdian, ezinbesteko bitartekari lez jarduten dau eta babesleku lez sufritzen ari dan herritarrentzat.

Eta orokorrean, aita santuaren eta Vatikanoaren ahotsa nahiko sendo eta argia ete da?

E: Vatikanoak “diplomazia neurritsuaren” alde egiten dau, alkarrizketari ateak ez ixteko. Leon XIV.a aita santuak esan ebanez, ” venezual herri maitea lehenetsi behar dogu gauza guztien gainetik”.

Begirada latinoamerikarretik, ze eragin izan leike nazinoarteko eszenatiko politiko barri honek?

E: Eszenatoki honek lurralde polarizazino handiagoa ekarri leike eta sekula ikusi bako migrazino-erronka.

Zehazki hemen, Bizkaian, ze eginkizun dau alkarte latinoamerikar katolikoak venezuelar migratzileen aldeko akonpainamenduan?

E: Funtsezko eginkizuna dauka, “familia zabal” lez. Migrazinoetarako Pastoraltzaren eta parrokietako taldeen bidez, akonpainamendu logistikoaz gainera, espiritual eta emozionala eskeintzen dogu. Bilbon eta inguruetan, akonpainamendurako taldeek dozenaka venezuelar familiei abegi egiten deutsie eta guztiek fedean aurkitzen dabe ainguralekua.

Amaitzeko, ze esango zeunskie itxaropena galdu dabela sentitzen daben barruko eta kanpoko venezuelarrei?

E: Kristau itxaropena, baikortasun inozoa ez ezik azken hitza txarkeriarena ez daneko ziurtasuna dala esango neuskie. Ez dagoz bakarrik ez erbestean ezta gabezian be, euren atsekabea, Eleiza osoaren atsekabea da. 

Frantzisko aita santuak inoanez, bakea egiatik baino ez da sortzen, eta bidea luzea bada be, azkenean, on egitean eta anai-arreben arteko alkartasunean irauteak zabalduko ditu gaur itxita dagozala emoten dauan ateak.

Miembros de la comunidad católica venezolana en una celebración