Artxiboaren 50. urteurreneko deialdiari emondako erantzunak aurreikuspen guztiak gainditu ebazan eta ekitaldia zuzenean jarraitzeko atondu eben aldameneko gela be txiki geratu da.

Partaideek balorazino ona egin dabe Javier Onaindia eleizbarrutiko irratietako zuzendariak aurkeztutako ekitaldiaz. Jagon eta zabaldu hitzak izan dira gehien errepikatu diranak.
Idoia Jauregi kazetariak moderatu dau «larrukitik adimen artifizialera» mahai-ingurua. Bertan, Ramon Martin Suquiak (Gipuzkoako Lurralde Artxiboko arduraduna), Lorena Fernandezek (Komunikazino Digitalerako Deustuko Unibertsitateko zuzendaria) eta Asier Romerok (EHUko Hezkuntza-fakultateko katedradun eta dekano ohia) parte hartu dabe. Arintasun eta errealismoz jardun dabe eta jenteak arretaz jarraitu dau solasaldia.

AAak eskeintzen dituan aukerak aurkezteaz batera, iluntasunak be aitatu dabez. Esate baterako agirien transkripzino automatikoan, “que permite en meses lo que antes llevaba décadas”, itzulpenean eta “los resúmenes, con modelos pequeños, abiertos y pensados para archivos“, Adimen Artifizial sortzailearen onuretako bat da, adierazo dabenez.

Iluntasunei dagokienez, hainbat arrisku aitatu dabe. Euren esanetan, sistemek egiantzeko emaitzak emoten dabez, “pero no siempre ciertos“. Gainera, nabarmendu dabenez, datua isolatzean AAk zera dakar: “perder el contexto en el que se creó el documento”. Joera algoritmikoak, jabetza intelektuala, ekonomia- eta ingurumen-kostua edo arrakala digitala be mintzagai izan ebezan.
Hizlarien esanetan, AA “es una herramienta valiosa, pero que no puede ejercer de criterio“. Garrantzitsutzat jo dabe, gainera, “recurrir a la fuente original”, ikerketa zorrotza egiteko.
Historia idazten jarraitzen dogun orri-bazterra
Gotzainak bateo-gairiaren irudiari heldu deutso ekitaldiari amaiera emoteko: “una página de nuestra vida que escriben otros y que sigue creciendo en el margen”. Gotzainak gogoratu dauanez, artxiboa ez da liburutegia, beste arrazoi batzuengaitik -jasota itzi edo betebeharra bete- idatzitakoa gordetzen daualako. “El cura que anotó un bautizo en 1790 no pensaba en hacer historia”, eta horregaitik “su letra es fiable“.
Joseba Segurak adierazo dauanez, “custodiar no es echar el cerrojo, sino proteger con respeto a la intimidad y con voluntad de difundir”. Eta artxiboak “pone límite al olvido” gogoratu dau eta ez dala fededunen etxea bakarri zehaztu, “por su puerta entran la investigadora, quien necesita un trámite y quien busca el origen de sus abuelos”.

Urkiri Salaberria Eusko Jaurlaritzako ordezkariak artxiboaren 50 urteko bizitza aztertu eban. 1976ko agindutik adimen artifizialaren gaur egungo erronkara doan historia. Era berean, gotzainen bultzada eta artxibozainen eguneroko lana autortu dau.
Begoña Ibarrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, jagotea, agiriak gordetzea baino askoz gehiago dala nabarmendu dau. Bere esanetan, “significa también fomentar la investigación y compartir el conocimiento con la ciudadanía”.
Anabella Barrosoren berbaldia
Anabella Barroso zuzendariak Eleizbarrutiaren, erakundeen, gizataldearen, boluntarioen, erabiltzaileen, ikertzaileen eta enpresa laguntzaileen babes eta laguntasuna eskertu eban. Orain dala berrogeta hamar urteko egitekoa eta gaurkoa, bat dirala gogoratu dau: jagon eta zabaldu. Artxiboaren balioa pertsonengan datzala esan dau eta “los documentos de hoy son la memoria del futuro” azpimarratu.

Ekitaldian, ikus-nortasun barria, web elebidun barri eta eskuragarria eta «Archivízate» ekimena aurkeztu ditu. Azken honen bidez, dei egiten jake herritarrei oroimenaren enbaxadore egin daitezan. «Oroimena ehunduz», un egitaraua be aurkeztu dau, Bizkaiko Eleizaren lekukotasun eta agiriak berreskuratzeko egitaraua dala esanez. Barrosok esan dauanez, “nunca hemos sido un archivo cerrado”.
Alarma (des)egokia
Eraikineko alarma bihurtu da ezusteko protagonista, behin baino gehiagotan jo daualako. Artxiboan baldintza zorrotzak izaten dira agiriak, e.a., gordetzeko eta tenperatura be asko zaintzen da. Jentetza batu danez, tenperaturak gora egin dau eta, ondorioz, leihoak zabaldu behar izan dabez erregulatzeko. Gotzainak berak be, txantxetan esan dau hasieran: “los sensores aún no han la presencia de tantas personas”.
Txantxa lez hartu zana, oso kontuan hatzen dan gaia da, mahai-inguruan be nabarmendu zanez: segurtasunak ardura handia eragiten dau artxiboetan, agiri oso garrantzitsuak gordetzen dabezalako.
Azkenean, bisita gidatua egin zan ICARO zentrora eta bertaratutakoek kopau bat hartu eben solasean jarraitzeaz batera.








