16-09-2025 Martes, XXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Askartza Clareten 50. urteurrena
15.09.2025

Askartza Clareten 50. urteurrena

Leioako Askartza ikastetxea 1975eko irailaren 15ean -gaur beteten dira 50 urte- jarri zan martxan klaratar misiolarien eskutik, Bilboko Mariaren Bihotza, San Frantzisko ikastetxeetatik eta Leioa, Getxo eta inguruko beste hainbatetik joandako 1.000 ikasle ingurugaz.  

Berrogeta hamar urteok ospatzeko antolatutako jardueren artean, aita Clareten omenez urtero egiten dan jaia egingo da, hain zuzen be datorren urriaren 24an. Gainera, murala jarriko dabe ikastetxearen historia jasoz lehen hezkuntzako pabiloian azaroan, mendira urteerak egingo dira, kirol-txapelketak eta jaialdia, besteak beste, eta ezustekoren bategaz. Azkenik, udazkenean, denda elektronikoa jarriko dabe ikastetxearen webean, familiek eta ikasle oihek urteurreneko ‘merchandisinga’ eskuratzeko aukera izan daien. 

Askartza 50

Historia

Sortu zan urterako, Askartzak baeban 4 eta 5 urteko ikasleen taldea eskolaurreko geletan D eredua egiten, ikastetxe erlijioso hau aitzindarietako bat izan zan-eta Bizkaian D eredua jarten, euskerazko osoko heziketaren alde egiten eta ikastetxe erlijioso erabat mistoa izaten. Lehenengo 5 urteetan, ikastexea handitu egin zan, eskolaurreko eraikina eraikiz eta 1979an, kirol-instalazinoak inauguratu ebazan: jokalekua, igerilekua, frontoia eta kafetegia ebazan polikiroldegia.

Berrogeta hamar urteoran, ikastetxea erreferente bihurtu da Bizkaik heziketa-eskeintzan. Ikasturte baatzuetan, 3.000 ikasletik gora izan ditu, “bizkaierazko” lerroak zabaldu izan ditu heziketa-eskaintzan eta alkartasuna eta kirol-jarduketa lako balioak funtsezkotzat hartu izan ditu ikasleen heziketan. 

Bakearen alde

Hamarkada honeetan, salaketaren eta giztarte aldarrikapenen -bakearen aldeko ibilaldiak- bidez, bakearen alde egindako lana be aitagarria da. Larogeiko hamarkadaren amaieran  sortu zan Bakearen aldeko Koordinakundearen jarduerakaz edo 1990tik aurrera urtarrilero bakearen alde egiten ziran ekitaldiakaz bat eginez bideratu zan bakearen aldeko konpromiso hori. Arlo honetan, arduradunen esanetan, “ezin dogu Josu Zabaleta klaratar zuzendari ohia ahaztu, 2000eko hamarkadan, ETAko presoakaz abian jarri zan ‘Vía Nanclares’ dalakoaren bustzatzaileetako bat izan zana”.

Ikasturtearen hasiera

Joan dan egunetan emon deutse hasiera urteurreneko ikasturte berezi honi. Kurtsoari hasiera emon eutsan jardunaldian, Xabier Larrañaga ikastetxeko ikasle ohia, CMF eta  Biziera Sagaratuaren Teologiarako Erromako Klaratar Institutuko dekanoa izan zan ekitaldian. Gehiago jakiteko: hemen.

Acto de inicio de curso.