09-02-2026 Lunes, V semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, batzarrak, otoitzaldiak eta alkartasuna
09.02.2026

Asteburuan, batzarrak, otoitzaldiak eta alkartasuna

Esku Elkartuak erakundeak sustatuta, munduko gosearen aurkako kanpaina nabarmendu dan asteburuan, izan da beste hainbat jarduera be. Hona hemen: 

Kristandade ikastaroak

Eleizbarrutiko konbibentzia Begoñako gogarte etxean. “NIre lekuko izango zarie: hitzaren ondarea” goiburuaren harira batu dira asteburuan Kristandade Ikastaroetako Elorrio eta Bilboko alkarteak.

Kristandade Ikastaroak mobimenduaren erretiroa Begoñan
Kristandade Ikastaroak mobimenduaren erretiroa Begoñan
Kristandade Ikastaroak mobimenduaren erretiroa Begoñan

Erretiroa Larrean

Asteburuan, IV., V. eta VI. bikaritzetako gazteek erretiroa egin dabe Larrean, isiltasuna, batera-jartzea eta Taize otoitzaldiak landuz.

Gazteen erretiroa Sestao Pastoral Barrutian (PB)

Sestao PBko 16 eta 30 urte bitarteko 15 gazte batu ziran zapatu goizez “Barri Ona euren bizitzetara eroateko bideak” atzemateko eta horreetan sakontzeko. 

Gazteen erretiroa Sestaon

Adierazpide anitzen bidez, esate baterako argazki-hitza edo bideo laburren edizinoa, errukia, parkamena, gupida, berrerospena…, lako hitzen benetako zentzunean sakondu eben, berba horreek Ebanjelioko pasarteakaz lotuz. Dalako hitzok bihotzean gorde eta euren eguneroko bizitzara eroan ebezan.

Gazteen erretiroa Sestaon
Gazteen erretiroa Sestaon

Karaokea Sestao PBan

Kristau alkartean txertatutako etorkinek osotzen daben Sestaoko CAMINANTES taldeak antolatuta, karaokea eta luncha izan eben atzo arratsaldez Andra Mari parrokiako lokaletan. 

Caminantes Sestao
Caminantes Sestao

Caminantes Sestao

Euren esanetan, kanpotik etorri eta antzeko egoerak bizi dabezan pertsonek etxean eta anai-arreba lez batuta sentitzeko aukera izan eben.

Caminantes Sestao

Osasun Pastoraltzarako taldeetako arduradunen, Caritasek taldeen laguntzaile eta koordinatzaileen eta Vida ascendente-Bizian gora taldeetako arduradunen batzarra

Zapatuz, 70 lagun batu ziran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzagaz (helduak-familia), Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzagaz (osasun pastoraltza), Caritas erakundeagaz eta Vida ascendente-Bizian gora mobimentuagaz batera nagusientzako eta nagusiakaz batera egiteko lan-proposamemaren aurkezpenean. Proposamenean, arlo hau gure alkarteetan sustatzeko eta bultzatzeko gai asko dago, 65 urtetik gorako pertsona nagusiak barriro be alkarteetara erakartzeko bertan txertatu daitezan, lan-ibilbidea amaitu ondoren be eragile eta protagonista izan daitezan alkarteetako pastoralgintzan. 

Nagusien batzarra

Batzarrean, agiria aurkezteaz gainera, alkarrizketan jardun eben eta batu ziran errealitateetatik pertsona nagusiei eskaintzen jaken pastoral akonpainamenduan kontu esanguratsuen inguruan eretxiak batera jarri ziran. Askotariko pertsonak batu ziran, baina egiteko beragaz: egitasmoa martxan jartzean lehentasunak zehaztu eta “ze ekarpen egin geinken ikusi eta pertsona nagusiei laguntzeko kontuan izan behar doguna atzeman eta martxan jarri daitekezan erronkak kontrastatu”.

Nagusien batzarra

Portugalete PBko alkarte osoaren hileroko batzarra eta Eukaristia

Portugalete

Atzo -domeka- ospatu zan batzarrean, neska-mutilek euren inguruan eta munduan gertatzen diran indarkeriazko egoeren inguruan eta birus horri aurre egiteko lagungarri diran txertoen inguruan gogoeta egin eben.

Portugalete

Familiek eta helduek Sole Calderonek Ghanako bizitzari buruzko lekukotasuna entzun eben. Katekesiko familien laguntzaile danak munduan dagoan desbardintasuna eta Hegoaldeko herrialdeetan eragiten dihardugun pobretzea aitatu ebazan. Esku Elkartuak erakundearen kanpainaren bideoa ikusi ondoren, familiek “goseari aurre egiten” zelan lagundu daikien hausnartu eben. Besteak beste, bideok agertu ziran: heziketa eta argibideak etxean, bizimodua, bidezko merkataritzako produktuak erosi, GKE eta ikastetxeakaz bat egin kanpainetan…

Portugalete

Eukaristian, neska-mutilek keinua egin eben, munduan, bost segunduz behin, ume bat hiltzen dala, eta egunean 16.000 ume hilten dala saihestu daikeguzan arrazoiengaitik, agertzeko eta gogoratzeko.

Portugalete

Kolektan, “kafe edo litxarreria batek balio dauana edo amaierako askarian gastatuko geunkeana batu genduan, Esku Elkartuak erakundeak proposatzen duskun lez, goseari aurre egiteko”.

Portugalete
Portugalete

Azkenean, gatz apur bat banatu jaken, lurrarentzat gatz eta munduarentzat argi izatera deituz. “Pozaren, alkar ulertzearen, alkarri begirunea izatearen… zapore ona emoteko… Eta danek ikusi, sentitu, bizi eta gozatu… dagien”.

Portugalete

San Agustin eta San Lorentzo Pastoral Barrutiko (PB) parrokien agiria Erandioko bizilaguna zan basoko langilearen heriotza dala-eta

La comunidad cristiana de Erandio y la Pastoral Obrera de la diócesis, ante la muerte de Tiago André M.L., trabajador forestal de 41 años, vecino de Erandio, fallecido en accidente laboral mientras trabajaba en el monte, en la zona de Eroguen (Amorebieta-Etxano); queremos unirnos al dolor de su esposa, sus tres hijos, familiares, amistades y compañeros. 

Expresar nuestra solidaridad y cercanía y ofrecemos nuestra oración en la certeza de que Dios lo acoge en su casa. Pedimos que quienes hoy lloran su pérdida encuentren consuelo, apoyo y esperanza.

Su fallecimiento, nos reafirma en la necesidad de seguir defendiendo un trabajo digno, que el trabajo sea para la vida. No podemos acostumbrarnos a los accidentes laborales, ni resignarnos a la indiferencia, no son fruto de la fatalidad. 

Como miembros de la sociedad y de la comunidad cristiana, hacemos una llamada a mantenernos vigilantes, organizarnos y comprometernos, fortaleciendo aquellos espacios e iniciativas que en nuestra sociedad y en la comunidad cristiana se empeñan por generar condiciones laborales que velen por la seguridad y el cuidado de las personas trabajadoras. 

En palabras del Papa Francisco: “La seguridad en el trabajo es como el aire que respiramos: ¡nos damos cuenta de su importancia solo cuando falta de forma trágica, y siempre es demasiado tarde!… La seguridad en el trabajo es parte integrante del cuidado de la persona”. 

Seguimos diciendo con fuerza ¡No más muertes en el trabajo! Lana Bizigai.

Lana Bizigai

Kandelaria Bermeon


Grupo del movimiento de Cursillos de Cristiandad que ha participado en el retiro de este fin de semana, en Begoña.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: