Omenaldia
Azaroaren 7an, barikuz, laikoen heziketan esku-hartu izan daben Bilboko eleizbarrutiko 75 urtetik gorako abadeei omenaldia egin eutsen Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengoleku lokaletan. Kerman Lopez bikario natusiaren agurraren ostean, ekitaldian autorpena jaso ebenetako hiruk hitz egin eben, hain zuzen be, Javier Vitoriak, Fernando Allendek eta Iñaki Jauregik.

“Nos queremos acordar de muchos curas que han colaborado en capacitar a laicos y a laicas de las parroquias, que han tenido la oportunidad de compartir con estos curas su conocimiento, su ilusión de trabajar y sus ganas de construir una Iglesia más de todos y para todos”, adierazo eban Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak.
On Joseba Segura Bilboko gotzainak emon eutsan amaiera omenaldiari. Aurretik, Zaldibarko Blanqui Onaindiak bere lekukotasuna eskaini eban ikastaroetako partaide lez eta omendutako abadeek oparia jaso eben.

I. eta II. bikaritzetako laguntzaileen batzarra Santurtzin
I. eta II. bikaritzetako 60 katekista, laguntzaile, bateo eta ezkontzako pastoral eragile eta gainerako pastoral eragile baino gehiago batu zan zapatuz eleizbarrutiko ikastetxeez osotutako EBI sarean dagoan Santurtziko Patronato ikastetxean ospatu zan ekitaldian.
“Espirituarengan bizi, gaur iragarteko” izenburuaren haritik, Alfonso Blazquez Portugaleteko Andra Mari ikastexeko irakasle eta menesiar familiako eta Portugalete PBko pastoral batzordeko kideak sustatu eban goiza bertaratutakoen parte-hartzea eraginez.
Evangelii Gaudium aholku-hitz apostolikoaren Espiritua duten ebanjelizatzaileak azken kapituluaren harira ospatu zan saioa. Kapitulu honetan, garai honetako ebanjelizatzaileen ezaugarriak azaldu ebazan Frantzisko Aita Santuak eta Alfonsok zortzi aitatu ebazan. Ebanjelioa Espirituz iragartzen dauana:
- Ez da ezkortasunean jausten
- Uste osoa dau Espirituaren ekintzan
- Emauseko ikasleei gertatu jaken lez, Espirituak sutan jarten dau bere bihotza
- Otoitz eta lan egiten dau
- Maitasun guztien gaineko Maitasun dan Jesusez maiteminduta dago
- Bere egitekoa besteentzat garrantzitsua dala uste dau
- Jentearengandik hurran egotea dau gustuko
- Komunikatzaile ona da
Alfonsok ezaugarriok partaideei aurkeztu eutsezan, katekista, laguntzaile…, lez daben jarduerarako baliagarri izan daitekezala ikusarazoteaz batera. Askotariko metodologiez baliatu zan, musikaz, ikus-entzunezkoez, dinamika interaktiboez eta baterako otoitzaldiez lagunduta.
Amaieran, bialketa egin zan eta guztiek gatz-zakutxoa eta kandela jaso ebezan Jesusen deia onartzeko eta bakotxa bere inguruan gatz eta argi izateko konpromisoa hartuz. Sergio Buiza bikarioak emon eutsan amaiera saioari, BATERA!, alkartea eraikitzen jarraitzeko dei eginez.

Partaideen esanetan, topaketan ilusinoa eta poza barritu ebezan, Frantzisko aita santuak inoanez, ezinbesteko dira-eta Barri Ona iragarteko.














Heziketa-saioa III. eta VII. bikaritzetako katekistentzat, Bilbon
Zapatu goizez, 50 katekista baino gehiago batu zan. Hasieran, harrera eta otoitza egin ziran, Fernando Marcos lurralde bikarioaren eskutik, eta ondoren adiskidetzearen sakramentuaren inguruko gogoeta eta esperientzia egin eben Javi Garcia Basauriko San Fausto PBko moderatzaileak gidatuta.
“Día de encuentro, de reflexión compartida y de compartir la fe que hacemos vida en la catequesis de nuestras parroquias y Unidades Pastorales”.


Gaztegaua Gurutzetan
Asteburuan, Gaztenahiak taldeko gazteek Gaztegaua -otoitza, jokoak…- ospatu dabe. Berrogei 40 inguruk eta euren begiraleek parte hartu dabe. Domekan amaitu zan topaketa familia mezagaz.





Kulturarteko erretiroa 2025
Azaroaren 8an, zapatuz, kulturarteko lehenengo erretiroa ospatu zan, Migrazinoetarako Pastoraltzak eta Loiola zentroak antolatuta.
Mariado Jesusen Bihotza ordenako monjak gidatu eban erretiroa, “Nik bialtzen zaituet” goiburuaren haritik. Gidariak dei egin eutsen bertaratutakoei “a ser misioneros y misioneras de esperanza, acogiendo hoy ese envío desde nuestro ser migrantes en camino. Un día lleno de oración, participación y encuentro, en el que más de 40 personas compartimos nuestras historias, nuestra fe y nuestros sueños”. Azkenean, bizi izandako guztia batera jarteko eta ospatzeko aukera izan eben.



Tailer biblikoa Barnezabalen
Zapatuz, 40 lagun inguruk parte hartu eban “Bategiteak Jesusegaz laugarren ebanjelioan” ekitaldian. Estela Aldabe Medrano izan zan laguntzailea.


Eukaristia Santa Marinan
Zapatuz, Eukaristia ospatu zan Santa Marina ospitalean hildako gaixo guztiak gogoratzeko. Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuaz arduratzen dan Santa Marina ospitaleko taldeak antolatu eban.






