11-03-2026 Miércoles, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Asteburuan, Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina
11.03.2026

Asteburuan, Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek datorren asteburuan ospatuko dabe euren urteroko kanpaina, "Alza la mirada / Ikus haratago" goiburuaren haritik. Goiburu honek dei egiten deusku gure ingurura ez ezik haratago be begiratu dagigun, errealitatea bere osotasunean ikusteko. Aurtengo kanpainarako antolatutako jardueren artean, martxoaren 18an, eguaztenez, arrataldeko 18:30etan eta Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, zine-forum saioa izango da "Semillas de Kivu" dokumentalagaz, Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeek bizi daben egoera eta, lurralde osora hedatutako gatazkaren erdian, zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde egiten diharduen borroka ezagutzeko eta aztertzeko. Sarrera doan izango da. 

On Joseba Segura Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezakari eta Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzordeko presidenteak kanpainarako idatzitako mezuan, “Alza la mirada/Ikus haratago” goiburuaz jardun dau: Alza la mirada/Ikus haratago” kanpainak, urrunago begiratzera deitzeaz batera, arreta geure buruarengandik haratago jartzera bultzatzen gaitu. Etxetik, parrokiatik, herrialdetik haratago jotzera. Horixe izan da beti misioa: norberarengandik irten bestearengan Kristo aurkitzeko. Horregatik misiolariek Diognetori idatzitako gutunak azaldu zuen poztasun paradoxiko hori sentitzen dute: “lur arrotz oro aberri da kristauentzat”. Mundu osoa Jainkoaren etxe dela atzeman duenaren askatasuna bizi dute”. Gotzainaren guruna osorik. hemen.


Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 2025eko jardueren oroitza-txostena: hemen.

2026ko kanpainarako lagungarriak: hemen.

“Hegoaldeko Ahotsek” be hainbat jardueratan parte-hartzen dihardue. Gure artean dira Cojimieseko Ketty VIdal, San Isidroko Karina Veliz eta Kenyako Kaikorreko misinoan jarduten dauan Matilde Rivera ekuadortarrak. Gehiago jakiteko: hemen.

Hegoaldeko Ahotsak
Karina, Katty eta Matilde, Bilboko geltokian.

Hegoaldeko Ahotsak
“Hegoaldeko Ahotsak” Lekeition, Jose Agustin Maiz parrokoagaz eta Jaione Lopez Misinoetarako ordezkaritzako kideagaz.


Lontzo Zugazagaren bertsoa kanpainarako:


Hegoaldeko Ahotsak
Matilde, Ermuan

“Alza la mirada/Ikus haratago”
“Begiak altxatu eta begirada besteengana zuzentzen dogunean, enpatia ahalbidetzen dogu eta alkartea sortu, gehiago hurreratzen gara beste batzuengana, eurakaz, euren egoeragaz, euren arazoakaz… bat egiten dogu”

Eleizbarrutietako Misinoak

Hemen argitaratuta: Gotzaina, Lehenengo Orrialdea, Misinoak

Honan etiketatuta: