21-07-2025 Lunes, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, Karmeneko Ama eta Francisco Beraskola dohatsua
21.07.2025

Asteburuan, Karmeneko Ama eta Francisco Beraskola dohatsua

Atzo -domeka-, "giro ederra lagun ebela", Karmeneko Amaren egunaren errepikapena ospatu eben Arteagazko Zandokizen. Ehun eleiztar baino gehiago batu zan eta ermitan danentzako lekurik ez zanez, kanpoan ospatu eben meza. Gehiago jakiteko: hemen. Beste alde batetik, Gordexolako Beraskola auzoan, Francisko Beraskola dohatsuarenganako jaieradunak landetara igo ziran eta dohatsuari eskainitako ermitan honen omenezko Eukaristia ospatu eben. Azaldu ebenez, "aurton, gainera, arrazoi berezia izan dogu eskerrak emoteko, inguruotan jaio zan frantziskotarra dohatsu autortu dauan agindua dala-eta". Esker oneko Eukaristiaren ostean, bertaratutakoek baserrietako produktuak dastatu ebezan. 

Karmeneko Amaren egunaren errepikapena Arteagako Zandokizen.
Karmeneko Amaren egunaren errepikapena Arteagako Zandokizen.

Beraskola

Francisko Beraskola eta Saez de Castañiza Beraskolan (Gordexola) jaio zan 1564ko otsailaren 13an. 31 urte ebazala, misiolari joan zan Floridara. Ebanjelizatzaile Asaoko Santo Domingo irlan -gaur egun, St. Simon Island-, kristau ezkontzaren defendatzaile sutsua izan zan. Martiri hil zan 1597ko irailaren 18an.

1947ko irailaren 21ean, Gordexolan martxan jarri eben Fray Francisco Beraskola dohatsu autortzearen aldeko mobimentua. 1954an, amerikar gotzainek gauza bera egin eben Francisko Beraskola eta beste zenbait misiolari frantziskotar misiolariakaz. 1957ko irailean, altara eta kurutzea eraiki ziran.

Aurtengo irailaren 27an, Frantzisko Aita Santuak mariri hau dohatsu autortzen eban agindua sinatu eban. Gehiago jakiteko: hemen.

Eucaristía en honor del beato Francisco de Beraskola, en el barrio que lleva su nombre, en Gordexola.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Parrokiak