Heziketa Santurtzin
Herriko hainbat parrokia eta pastoral arlotako -umeen katekesia, bateo-pastoraltza, Urbegi eskaut taldea, osasun pastoraltza, liturgia, e.a.- 30 lagunek parte hartu eben lehenengo saioan. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua (ETPI) arduratuko da saioen gidaritzaz eta lehenengoan, Estrella Moreno ETPIko zuzendariak lagundu eutsen.
Kristau Sarbidea
Zapatuz, Santurtzin bertan, 8 lagunek Kristau Sarbideko sakramentuak hartu ebezan. 5ek sendotza jaso eben eta 3k kristau sarbideko sakramentuak (bateoa, sendotza eta eukaristia), On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean.
Familia meza Gernikako San Pedro eta San Frantzisko eleizetan
Asteburuan, Jainkoaren Hitzaren Domeka ospatu da eta katekesiko umeak eta parrokia alkarte osoa Familia mezan alkartu ziran.
Frantzisko Aita Santuak sustatuta ospatzen da egun hau eta bertan Idazteunak kristau bizitzan dauan garrantzia nabarmendu gura da. Jainkoaren Hitzarekiko lotura estutu egin gura da eta jarraikor bihurtu. Mezan, umeek gogotsu parte hartu eben ospakizunean eta Idazteunak hobeto ulertzeko aukera emon jaken.