Sendotzak Erandion
On Joseba Segura gotzaina buru zala Eranddioko San Lorentzo Martiria parrokian (San Agustin-San Lorentzo PB), 13 lagunez, gazte eta heldu, sendotza hartu eben. Marco Muñoz abadeak azaldu dauanez, “hiruk kristau sarbideko sakramentuak hartu ebezan eta gainerako hamarrek euren fedea eta Jainkoagazko eta Eleizagazko konpromisoa berretsi eben, euren eredu eta bizitzakaz, alkarteagaz lankidetza eraginkorrean jardunez”.
Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) mobimentuko 6 gazte egozan taldean eta, Bruno Bonnet EKO-ACGko presidentearen esanetan, “ospakizun berezi honetan eurakaz bat egin eban EKO-ACG mobimentuko hiru sektoreetako -umeak, gazteak eta helduak- kide ugarik”.
Bateoak eta sendotzak Ermuko Santiago Apostolua parrokian
Atzo, On Joseba Segura gotzaina buru zala.
Erretiro-baraua Sestao Pastoral Barrutian (PB)
Hogeta hamar lagun inguruk parte hartu eban zapatuak Sestaoko kristau alkarteko helduen erreferentzia taldeek antolatutako erretiro-barauak. Mar eta Mavi Caritaseko kideek lagunduta, “samurtasunaren ibilbidea” egin eben, hau da itxaropenari buruzko alkarte gogoeta sakona, “mundu etsigarri eta frustragarriaren aurrean”.
Salda eta ogia hartu ebezan eta amaitzeko, talde antolatzailearen eskutik, hausnarketa egin zan itxaropenak eskatzen dauanaren inguruan -denpora, konfiantza, apaltasuna eta mobimentua alkartean-, Ebanjelioko hainbat testuren argitan.
Kristandade ikastaroak (123.a, mistoa), Bilbon
Itziar Marigomez Kristandade Ikastaroak mobimentuko kidearen esanetan, “bizitzak, bakarka eta alkartean, Nazareteko Jesusengan eta bere egitasmoan sustraituta egin behar dau. Gogo bizi horrek bultzatuta, Kristandade Ikastaroak mobimentuak 123. ikastaroa ospatu dau asteburuan Begoñako gogarte etxean”. Partaideek azkenean batera jarritako bizipenek “eleizbarrutiari egiten deutsagun ekarpen apal eta, aldi berean baliotsuari jarraipena emoteko konpromisoa sustatu egin eban.DE KOLORES!”.






