HABEMUS PAPAM!
Eguenez, aita santu barria atara zan, Leon XIV.a
Kardinalak egun biz batu dira konlabean eta bost bozketa behar izan dabez Robert Prevost kardinala aita santu aukeratzeko.
Aita Santu barriak esker onez gogoratu dau Frantzisko aita santua eta beren-beregi agurtu dau Peruko Chiclayoko eleizbarrutia.
On Joseba Segura gotzainak bere poza agertu dau.
“Un hombre que viene de un continente del que era también el Papa Francisco. De alguna forma, la Iglesia demuestra que es una institución presente en todos los continentes, que en un momento fue europea o fundamentalmente europea, que cada vez se abre más al mundo. Y creo que este Papa puede aportar novedad también. Creo que ha sido una elección muy rápida, lo cual significa que este candidato tenía un apoyo muy grande detrás”.
Bai Esan!
Barriro martxan da “Bai esan!” entzute-sarea.
Osasun Pastoraltzak sustatuta eta Lagungo Fundazinoaren laguntzagaz.
2016an jarri zan martxan lehenengo aldiz.
Kit de la paz-bakea erein
Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainen agerraldia Donostian.
“Kit de paz-bakea erein” ekimena aurkeztu eben.
“Biziraupen-kitaren” aurrean.
Idazkia osorik, hemen.
Agerraldian, Frantzisko aita santuaren ondareaz jardun eben.
Gardentasuna
Puntuazinorik altuena Bilbao, Cartagena eta Solsonako eleizbarrutientzat, erakunde-weben ebaluaketa-egitasmoan.
Azterlana, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egiten dau.
Gardentasunerako bidean aurrera egitea da helburua.
Batez besteko nota, 6,25ekoa izan da.
Otoitz-maratoia
Otoitz-maratoia ospatu da Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunaren harira.
Leku desbardinetan egin da otoitz.
Lehenengo egunean, Begoñako basilikan.
Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoa
Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodorako taldeak eta EEEaren jarraipenerako batzordeak bat egin dabe.
Sinodotik ataratako azken agiriko argibideak gauzatzea da helburua.
Carmelo Maron
Carmelo Maron Castillo eleizbarrutiko abadea hil da 87 urteko zala.
Bilboko San Fernando eleizan egin zan abade 1964ko ekainaren 30ean.
Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna
Kidendak parte hartu dau bidezko merkataritzaren egunean.
Alkarren Barri aldizkarian, Jose Ignacio Iturmendik Maria Ferrer Kidendako arduradunari egin deutsan alkarrizketa.
Bidezko merkataritzaren bidez egiten dana agertzera emoteko aukera.
Kontzertuak
Kontzertuak uribilduaren sorreraren 725. urteurrenean
“Bilboko irudiak” Gizakundea eta Sortze Garbia eleizetan
Bilbao hiria nazinoarteko organo-jaialdiaren 13. ekitaldia Abadiñon, Durangon eta Begoñan.
Atzo, lehenengo kontzertua Yoann Tardivel organistaren eskutik, Begoñako basilikan.
Manuel Herediaren diakonogintza
Manuel Herediaren diakonogintza.
Manuel Heredia filosofo, teologo eta geologoak eskolak emoten ditu Gasteizko Teologia-fakultatean.
Gainera, Misinoetarako Bilboko eleizbarrutiko arduradun eta Vida ascendente / Bizian gora mobimentuko kontsiliario da.
Hauxe da Astekoak, asteko barrien laburpena