27-07-2025 Domingo, XVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteko barrien laburpena
27.07.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Komunikazinorako sailaren edukia.

Kongregazino erlijiosoen inguruan «Comunicación/Alkarren Barri» aldizkariaren azken aleetan argitaratutakoak. 


“SanFran” uri-kolonia

“SanFran 2025” uri-kolonia eta lan-kanpamentua.

Caritas Bizkaiaren, monja pasiotarren eta jesuiten eskutik. 

Norbere burua eta ingurua ezagutzea helburutzat hartuta.

Bizkaia isilik

Bizkaia isilik bilkurak egin dira ohiko lekuetan eta orduan.

Klima-aldaketaren eraginak gogoratu dabez.

Hurrengo bilkura irailean izango da.

Betiereko botoen profesa

Sor Jackeline del Corazón de Jesús, Sor Eunice de la Asunción de la Virgen María eta Sor Rosa de la Inmaculada Concepción kenyarrek betiereko botoen profesa egingo dabe Elorrioko Santa Ana monasterioan.

Eleizkizunean, Jesus Galdeano fraile domingotarra izango da buru.

Erakusketa ibiltaria

“Oroitu, bizi, amestu” erakusketa, Markinan.

Eleizbarrutiaren 75 urteko historiako une gogoangarriak.

Santiago

Santiago eguneko mezaren zuzeneko emonaldia Bilboko katedraletik.

Bilboko zaindariaren eguna.

Goazen 2025

Zabalik da irailaren 27an Elorrion ospatuko dan “Goazen 2025” kurtsoari hasiera emoteko ekitaldian izena emoteko epea.

Emon izena irudian klik eginez. 

Gazteen Jubileua

Uztailaren 28tik abuztuaren 3ra ospatuko da Erroman Gazteen Jubileua.

On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau.

Hauxe da Astekoak, asteko barrien laburpena

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Komunikazinoa