Leioako Askartza ikastetxearen 50. urteurrena.
1975.eko irailaren 15ean inauguratu zan.
Hasierako ekitaldian, Xabier Larrañagak jardun eban. Gehiago jakiteko: hemen.
Abdon Rodriguez Hervasen abadegintza
Abdon Rodriguez Hervas Gueñeseko Andra Mari parrokian egin zan abade zapatuz.
Aurretik, zistertar monjea izan zan eta Ziortzan egondakoa da.
Gueñeseko alkarteagaz ospatu gura izan eban egun berezi hau.
Eleizaren etxe barria
Prentsak agertutakoei erantzun deutse eleizbarrutitik.
Jose Miguel Erdozain gerentearen esanetan, eraikin barria egingo da.
Egitasmoak lehentasuna dau gaur egun be.
Sakabanatutako zerbitzuak egoitza berean batu gura dira.
Goazen 2025 Elorrion
Goazen 2025 ekitaldian izena emoteko deialdia.
On Joseba Segurak parte hartzeko deia egin dau Herri Irratian.
Irailaren 20an amaitu da izena emoteko epea.
Boluntario-lanaren inguruko azoka
60 erakundek parte hartu dabe, bestea, beste: Caritas Bizkaia, Argia Fundazinoa eta Bizitegi alkartea.
Gizarteratzean, ingurumenean, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen aldeko laguntzan boluntario-lana egiteko aukeren aurkezpena.
Martin Hormaeche
Martin Hormaeche abadea hil da, 92 urteko zala.
Martn Hormaeche kubatarra zan eta Bilboko Asisko san Frantzisko parrokian egin zan abade.
Abade-lagunen esanetan, gizon atsegin eta argia zan.
“Pueblo de Dios” programa
TVE2 katean, erreportaje berezia eleizbarrutiaren 75. urteurrenean, “Pueblo de Dios” programan.
Aurretik emon eben lehenengo zatia: Otxarkoaga ikastegian ikasten dauan eta Caritas Bizkaia eraundearen Auzobiziri esker alkarte pisu baten bizi dan etorkina eta Hontza bizilekurik ez dabenentzako bitartekoa.
Gaurko programan, presoei eta mendekotasunak dabezanei eskainitako arreta ezagutzera emongo da.
Hauxe da Astekoak, asteko barrien laburpena.