19-11-2024 Martes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
19.02.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Aste honetako barrien laburpenari hasiera emoteko, EBI sareko ikastetxeetan matikulazinoak egiteko epea zabaldu dala aitatzen da.

Seminarioetarako heziketa-egitasmoaren ingurukoak ezagutze aldera Vatikanoak Eleizbarrutiko Seminariora egin dauan bisita apostolikoa be nabarmendu da aste honetan web orrialdean.

Eleizbarrutian, irratien eremuan bide-erakusle izan danaren heriotza

Juan Maria Iraolagoitia euskeraz egien dan irratiaren arloan bide-erakusle eta Bizkaia Irratiko lehenengo zuzendaria izan zananaren heriotzaren eta bere aldeko hileta-eleizkizunen barri be emon da.

Gainera, gehiegikeriak jasan dabezan adin txikikoen argazkien erakusketa (“Shame”) zabaldu da aste honetan Eleiz Museoan.

Mª Luisa del Pozo lekaimea eta Luis Mª Uribe frailea be protagonista izan dira: lehenengoak berbaldia eskaini dau pertsonen salerosketari buruz eta bigarrenari Hego Koreako gobernuak domina emon deutso lepradunakaz egindako lanagaitik.

“Jomuga dogun Eleiza” goiburuaren haritik, Corpus Christi parrokian garatzen diharduen hitzaldi sailean, aste honetan Toño Casadok jarddun izan dau eta horren ingurukoak be jaso dira webean.

Bake topaketa eta musika-jaialdia

Otsailaren 25ean ospatuko dan Bake Topaketa eta Begoñan ospatu dan abesbatzen astearen amaiera be jaso dira web orrialdean. 

Pazkoak gazteentzat

Gazteentzat prestatu diran Pazkoetan izena emoteko epea zabaldu dala be jakinarazo da webean. Apirilaren 6tik 9ra ospatuko dira eta adinaren araberako hiru proposamen aurkeztu dira: 14-16 urte bitartekoentzat Berrizen; 16-18 urte bitartekoentzat Begoñazpin eta 18 urtetik gorakoentzat Barnezabalen (Berrizko Mesedetako Misiolariak).

Hauxe da “Astekoak”, Eleizbarrutiko barrien minutuko laburpena.