16-04-2024 Martes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Parte hartu gura dozu gazteentzako Pazkoetan? Zabalik da izena emoteko epea
18.02.2023

Parte hartu gura dozu gazteentzako Pazkoetan? Zabalik da izena emoteko epea

Aurton be hainbat Pazko antolatu da Eleizbarrutian 14 urtetik gorakoentzat. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da. Otsailaren 6an zabaldu zan izena emoteko epea eta martxoaren 19a da hori egiteko azken eguna. Hona hemen eskaintza:

#GAZTEPAZKOA23 2023ko Pazkoak

14 eta 16 urte bitartekoentzat. Begiraleek lagunduta Hirurreneko egun bakotxaren esanahiaren hastapenak jakingo dabez. Egun bakotxeko liturgia ezagutu eta ospatuko dabe eta beste hainbat jarduera garatu. Pazko hau Berrizen ospatuko da apirilaren 6tik -eguena- 9ra. Prezioa: 50 euro.

16 eta 18 urte bitartekoentzat. Begiraleek lagunduta Hirurreneko egun bakotxaren esanahiaren hastapenak jakingo dabez, kasu honetan besteen aldeko zerbitzuaren eta barnekotasunaren ikuspuntutik. Egun bakotxeko liturgia be ospatuko dabe. Pazko hau Begoñazpi okastolan ospatuko da apirilaren 5etik -eguaztena- 9ra. Prezioa: 50 euro.

Zerbitzuzko Pazkoa da. Antolatzaileen esanetan, “goizez hainbat errealiadera hurreratuko gara eta arratsaldez bizi izandakoari begiratuko dieutsagu eta egunaren zentzuaz jabetuko gara errealidadearen irakurketa sinisteduna eginez”. Barnekotasuna be landu gura da: “proposamen hau, iaz zerbitzuzko Pazkoa egin dabenentzat da”. 

18 urtetik gorakoentzat. Pazko Hirurrena otoitz giroan eta isiltasunean bizitzeko proposamena da. Gaur egun be Jesusen heriotza eta biztuera gertatzen dan izadiagazko hartu-emonean biziko litzateke. Berrizko Mesedetako Misiolariakaz batera antolatu da eta Berrizen izango da (Barnezabal etxea), apirilaren 5etik -eguaztena- 9ra. Prezioa: 90 euro gazteek eta 130 euro helduek. 

Izena emotea taldean egin behar da, 18 urtetik gorako aukeran izan ezik. Ondorengo orria betez egin:  https://forms.office.com/e/f4frqk1qd8

Partaideen eta begiraleen datuen taula bialduko da emailez helbide honetara:

infanciajuventud1@bizkeliza.org edo infanciajuventud3@bizkeliza.org.

Taula hori hemen eskuratu daiteke.

Eta ordaindu beharrekoa, kontu honetan sartu: ES4430350019940190015422. Mesedez, diru-sarrera taldean egin eta gaian hauxe ipini: “Taaldearen izena + pazkoak”.

Martxoaren 27an, astelehenez, pazkoetara izena emon daben taldeak  Barria eraikinean (Plaza Barria, 4) batuko dira 19:00etan, prestaketa egiteko.

Aurton, Pazkoaren aurretik eta begiraleek laguntzeko bitarteko gehiago izan daien, esperientzia erako heziketa-saioa ospatuko da bikaritzaka:

I. Bikaritza: martxoak 12, 9:30etatik 14:00etara, Sestaon.

III-VII bikaritzak: martxoak 18, 9:30etatik 14:30etara, Bilbon. Honeekin bat egingo dau VI. bikaritzak.

IV-V bikaritzak: martxoak 11, 10′:00etatik 14:00etara, Galdakaon.

Pazkoak 2023. Gutuna

Datuen taula

Pazkoak 2023. Kartela