21-02-2025 Viernes, VI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, asteko barrien laburpena
16.02.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainek eta Iruña eta Tuterako artzapezpikuak pastoral idazkia idatzi dabe.

Eleizaren eta gizartearen arteko hartu-emonean oinarritzen da.

Garizuman landu ahal izango da pastoral idazkia, Liturgiarako ordezkaritzak eta VI. Egitasmoaren sustapenerako taldeak prestatutako lagungarriakaz batera.

On Joseba Segura gotzainak gotzain laguntzaile zala sinatu eban azken idazkia: ‘Zoriontasunak pandemia garaian‘.

BIdeoklipen lehiaketa

Gernikako San Fidel ikastolak irabazi dau bideoklipen lehiaketa “Ondoratu” lanagaz.

Santurtziko Santa Eulalia patronatuaren bideoklipa izan da jentearen gustukoena

Bake eta adiskidetzearen gaia landu dabe.

Santutxu Pastoral Barruti barria

Santutxu Pastoral Barruti (PB) barriaren izendapen kanonikoa.

Gotzaina buru dala San Francisquito parrokian egingo dan ospakizunean eratuko da ofizialki PB barria.

Zortzi urte daroez errealitate desbardinez alkarregaz lan egiten eta PBa eratzeko urratsak emoten.

Natibitatea, Begoñazpi, Maria Erregina, Covadonga, Iturribideko Andra Mari, Pauleko San Frantzisko eta Boluetako Santa Ana parrokiek osotuko dabe.

Baita Berriotxoa, Salbatore, Begoñako Andra Mari eta Aingeru Goardakoak ikastetxeek eta Bidari eta Fokolarrak komunidadeek be. 

Migrazinoetarako pastoraltza

Saioa Pertsonen Salerosketaren aurkako Munduko Eguna dala-eta.

Marifran Sanchez Vara, Pertsonen Salerosketaren aurkako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak jardun eban. 

Jazotakoa jaso

Botoa emon daiteke bideoklip gustukoena aukeratzeko. 

Bideoklipetan bake eta adiskidetzearen gaia landu dabe eta otsailaren 14ra arte botoa emon daiteke.

Otsailaren 21ean, sari-banaketa izango da irabazle gertatu dan ikastetxean.

Zuhaitzen landaketa

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko 150 gaztek landatu dabez.

Lurgaia Fundazinoagaz batera, Arrankudiagan.

Ingurumenaren aldeko konpromisoa erakusteko.

Gaixoaren Eguna

Gaoxparem egunez, Eukaristia ospatu zan katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala.

Lourdeseko Andra Mariaren egunez ospatzen da Gaixoaren Munduko Eguna. 

https://youtu.be/eq_aAza7EYo

Irratiaren eguna

Eguenez izan zan irratiaren eguna.

Irrati munduari loturako Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitia zanak jasoko dabe, besteak beste, Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena. 

Euskerazko irratiaren sustatzaile izan zan Juan Maria Iraolagoitia 2023ko otsailaren 13an, irratiaren egunez hil zan.

Autopena jasoko dabe, gainera, ‘Euskal baliabideak’ taldeak eta Antonio Linaza abadeak.

Pastoral barritzerako argibideak

Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariaren berbaldia gaiari buruz. 

Estrella Moreno Teologia-doktoreak gai honen inguruko ikerketa egin dau. Ebanjelioa millennial belaunaldiari proposatzearen inguruan dauan ikuspuntua batera jarriko dau, funtsezko ardatz eta gogoetak eskainiz.

Morenok 2023an aurkeztu eban tesia: `Identidades líquidas y conversión cristiana: La propuesta del Evangelio a la generación millennial’.

Kanpai-jotea

Eskuz irauliko dabez Zeanuriko Andra Mari eleizako kanpaiak.

Lejarza anaien eskutik, aitaren arrastoari jarraituz.

Abesbatzen astea

Bizkaiko Abesbatzen LI astea Begoñako basilikan.

Astelehenetik barikura, 20:00etan.

Sarrera doan. Egitaraua osorik: hemen.

Hauxe da Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena