21-07-2024 Domingo, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, asteko barrien laburpena
23.06.2024

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

CECO Bizkaiko itsu katolikoen alkarteko kideak Begoñan izan dira.

CECO BIlboko Eleizbarrutiko itsu katolikoen alkarteko kideek kurtso amaierako ekitaldia ospatu eben Begoñako Gogarte Etxean.

Enkarterri Hoberantz

Enkarterri Hoberantz, Sopuertako San Viator ikastetxeak EBI sarekoa-eta Enkarterriko Mankomunitateak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz.

1974an sortutako Mañes galdara-lantegiak jaso dau aurtengo saria.   

Enkarterriko enpresa-garapenean egindako ekarpenagaitik emon deutse saria  Mañes galdara-lantegiari.

Otxandioko baselizak

Torrerako sarbidea konponduko da.

Webean, Otxandio herriguneko lau ermitetara bisita birtuala egin daiteke. 

San Martin herriko eraikinik zaharrenean, zorupean, hondakinak aurkitu dabez.

Gotzain Kontseilua eta Eleizbarrutiko Seminarioa

Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko azken batzarra.

Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatuko dan 2024-25 kurtsoari begira, data esanguratsuenak zehaztu ebezan.

Kurtso amaiera Eleizbarrutiko Seminarioan

Kurtso amaierako esker oneko meza On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala.

Osasun Pastoraltzarako eragileen Eleizbarruti arteko batzarra

Ospitaleetako Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuetako (AEEZ) pastoral eragileak Donostian batu ziran.

Uria bisitatzeko aukera be izan eben.

Organo-kontzertua Durangon

Musikaren Europako Eguna dala-eta.

Arandoño Kultur Alkarteak antolatuta, Roberto Fresco organistak jardun dau. 

Misino-esperientzia

Bederatzi lagunek parte hartu dabe Ipar-Hegoaldea ikastaroan.

Lau lagun Boliviara joango dira eta 1 Togora.

San Joan

San Joan jaiak San Gaztelugatxen.

Gaztelugatxeko San Joan batzordeak emon dau ekitaldien barri. 

Hauxe da Astekoak, asteko barri nagusien laburpena