Asteko gai nabarmena: BizkaiBira.
Bizkaibira, 300 kilometrotik gorako erromesaldia.
Arratiatik ibili ondoren, Durangaldea eta Gernikaldea zeharkatu ditu kostaldera heltzeko.
Datorren astean, ezkerraldea, meatze-ingurua eta Enkarterri zeharkatuko dabez.


EKO-ACG kanpamentua
Udako kanpamentuak.
Ekintza Katoliko Orokorraren (EKO-ACG) koloniak.
10 eta 16 urte bitartek 16 neska-mutil batu dira.
Javier Lorenzo
Javier Lorenzo CONFER Bizkaiako presidente barria.
Felix Oronoz eta Mª Luz de la Hormaza, presidente eta presidenteordearen leku hartu dabe Javier Lorenzok eta Lourdes Crespok.
Gotzain Batzordearen 24-25 kurtsoko azken saioa
en la de las Berrizko Mesedetakoen Barnezabal gogarte etxean batzartu ziran martitzen eta eguaztenez.
Gotzain Batzordeak kurtso berezi honen ebaluaketa egin dau.
Beste hainbat gai lantzeaz batera, 2025-2026 kurtsorako egutegia zehaztu dabe.
Otxarkoagako kaputxinoak
Otxarkoagako kaputxinoek agur esan deutse auzoari.
On Joseba Segura gotzaina buru izan da agurreko Eukaristian.
Aspalditik egon dira Bilbon.
MIsino astea
Burgosen ospatu da eta Bilboko gotzainak be parte hartu dau.
“Itxaropenean misiolari” goiburuaren haritik.
Burgosen dagoan Espainiako Iparraldeko Teologia-fakultatean ospatu da, fakultateak, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeak, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritzak antolatuta.
Eguenez izan zan Burgosen On Joseba Segura gotzaina.
Berriotxoako San Balendin
Barikuz, Berriotxoako San Balendin eguna ospatu zan Elorrion.
1989an, Berriotxoako San Balendin eleizbarrutiaren bigarren zaindari izendatu eben.
On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan Meza Nagusia.
Abuztuan Vietnamera joango da santuaren erlikia batzuk eroatera.
Monja domingotarren komentuan dagoan Vietnameko martirien mihisearen kopia bi be bialdu dabez herrialde haretara.
Hauxe da Astekoak, asteko barrien laburpena.