Aste honetan be, BizkaiBira nabarmendu da.
19 etapa, 19 egunez, 300 kilometro inguru eginez.
Mila lagun inguruk parte hartu dau ekainaren 25ean Bilbon hasi eta berton amaituko dan BizkaiBiran.
Salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean abiatuko da azken etapa.
BizkaiBirari amaiera emoteko Eukaristia ospatuko da Katedralean On Joseba Segura gotzaina buru dala. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.
Esperientzia aberats eta anitza izan dala dinoe partaide eta antolatzaileek.
Bizkaibirako argazki-bilduma eta bideoak.
25-26 kurtsoko jardunaldiak
25-26 kurtsoko jardunaldien egutegia argitaratu da
Kurtsoaren hasierako ekitaldi ofiziala irailaren 27an izango da Elorrioko Sortzez Garbia parrokian.
Udarako irakurgaiak
Marian Canton de Salazar, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunak eskainita.
Honeek lagundu dabe zerrenda osotzen: Fernando Allende, Galo Bilbao, Sebastian García Trujillo, Javier Oñate, Maite Valdivieso eta Blanca Villanueva.
Kontzertuak Karmeneko Amaren omenezko jaietan
Barakaldoko hainbat eleizatan.
Musika ugari jaietan.
Gaur, Schola Cantorum taldearen emonaldia San Bizente eleizan, 12:30etan.
Kargu barriak edo aurrekoen barritzeak
Kargu barrien edo aurrekoen barriztatzeen barri.
Irailaren 1etik aurrera.
Hauxe da Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena