26-12-2024 Esteban, protomartir
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Atzo, 15 urteko neskatoa hil eben. Bestebakar bat bez!
25.11.2024

Atzo, 15 urteko neskatoa hil eben. Bestebakar bat bez!

Gaur, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazotenko Nazinoarteko Egunean, Bilboko udalak antolatutako ekitaldi instituzionalean parte hartu dau Eleizbarrutiak, "indarkeria matxistaren gaitzespena jentaurrean agertzeko".  Azkuna Zentroko atarian ospatu dan ekitaldian, Juan Mari Aburto alkatea izan da buru eta emakumeen aurkako indarkeriaren kotrako eta emakumeen eta gizonen arteko desbarditasuna gaitzesteko artikulu-, olerki-, abesti-txatalak irakuri dira. Dorleta Alberdi komunikazinorako Eleizbarrutiko saileko zuzendariak esku-hartu dau Bizkaiko Eleizaren izenean.

Bilbotar gizarteak indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena agertu dau beste behin be jentaurrean. Hainbat lagunek gai honen inguruko txatalak irakurri dabez Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazoteko Nazinoarteko Egunean, Azkuna Zentroan ospatu dan ekitaldian.

Ekitaldiari hasiera emoteko, partaide guztien argazkia atara dabe.

Partaideak (Argazkia: Bilboko Udala)

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak hitz egin dau lehenengo, EUDEL Euskal Udalen Alkartearen adierazpena irakurriz.

Bilboko eta Bizkaiko hainbat arlotako ordezkarien irakurri dabez pasarteak, esate baterako; Itziar Urtasun Bardintasunerako zinegotziak, hainbat alderditako ziengotziek, Emakumeak Bardintasunaren alde Udal Batzordeko kideek, Immigrazinorako Udal Batzordeko kideek, Ume eta Gazteentzako Udal Batzordeko kideek, Aniztasun Erlijiosoaren Partaidetzarako Mahaiak, dendarien alkarteko kideek, Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariek, Osakidetzako kideek, Psikologiarako Bizkaiko Kolegio Ofizialaeko kideek, Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariek eta Sareen Sareko alkarteetako -Fekoor, Avifes, Bizitegi, Margotu, Nevipen, Gizakia, Sin Romi, Euskal Gorrak, Bagabiltza- kideek, besteak beste. 

Garazi Lopez de Armentia, Olaia Valle eta Ane Zapirainen dantza-taldeak eta Carla Sevillaren musikak girotu dabe ekitaldia eta Maria Urcelayk bakarrizketa eskaini dau. Ikuskizunok gaurkotasun-barriei lotuta egon dira eta gogoeta eta ekintzarako dei bihurtu dabez.

Eleizbarrutiko ordezkaritza

Dorleta Alberdik parte hartu dau Bilboko Eleizbarrutiaren izenean, eta indarkeria matxistaren ustezko azken biktima, 15 urteko neskatoa, gogora ekarri dau. “Barruko minagaz. Beste bakar bat bez!” adierazo dau. Bere alde eta biktima guztien alde, otoitz egiten dogu.

Dorleta Alberdi participando en el acto institucional en representación de la diócesis