Mariaren Leginoaren 75. urteurrena Bilbon
Alkar-meza, atzo arratsaldez ospatu zan Bilboko San Nikolas parrokian. Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan eta hauxe esan eban: “Eskatu deiogun Mariari laguntasuna gure barruko ona atzemateko eta atarateko”. “Ospatu daiguzan Mariagaz Mariaren Leginoak Bilbon bete dituan 75 urteok eta maitasunez beteta dagoan bere bihotzak erakarri gaizala eskatu deiogun”.


Gaur egun, eleizbarrutiko hainbat lekutan dagoz Mariaren Leginoa mobimentuko taldeak. Astero batzen dira otoitz egiteko eta gai jakin baten inguruan gogoeta egiteko. Eta kide diran laikoek konpromisoa hartzen dabe besteen alde zeozer egiteko gitxienez astean ordu bi eskeiniz (katekesia, bisitak gaixoei, ahuleziazko egoeran dagozanei, baztertuei, nagusiei…). Diruari dagokionez, ez dagoz inoren menpe eta ez dabe jasotzen -ezta onartu be- dirulaguntzarik, bakarrik mobimentuko kideek era anonimoan emoten dabena. Konbibentzia, erretiro, otoitzaldi… eta antzekoetan be parte hartzen dabe.



“Mufungaren Adiskideak” fundazinoa
Atzo aurkeztu eben urteko txostena eta “Adiskide zintzoa” autorpena banatu eutsen fundazinoari laguntzen urte asko daroien familia biri: Tejerina familia (Alicia eta Begoña ahiztak izan ziran omenaldiak eta Alfredo nebak ezin izan eban joan) eta Marigomez familia (Tere eta Itziar ahiztak). Trinitario Alvarez (Trino) eta Pepe Gomez misiolariek emon eutsiezan autorpenak fundazinoaren izenean.













