Zazpigarren urtez, autorpena eta esker ona adierazoko jake Bilboko eleizbarrutiko 8 emakumeri. Oraingoan, autorpen kolektiboa izango da eta, horregaitik, antolakuntzati dei egiten jake aurreko ekitaldietan autorpena jaso daben guztiei ekitaldiagaz bat egin daien.
Oihane Irazu Bizkaia Irratiko esatariak gidatuko dau saioa. Naiara Trifol abeslari eta Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) ikasleak eta Ainhoa Zulueta (Euskalerriko Eskautak Bizkaia), 75. urteurreneko abestiari ahotsa jarri deutsenak, arduratuko dira musika-arloaz.
Ekitaldi honetan, Geroa marraztu abestiaren leloa gogoratuz, etorkizuneko Eleiza be agertu gura da, kulturarteko alkartea eta Hego Amerikako emakume batek ipiniko deutso aurpegi eta ahotsa.
On Joseba Segura gotzainak autorpena eta esker ona adierazoko deutse emakumeei “Bizkaiko gizarte osoa gehiago eta hobeto zerbitzatu gura dauan kristau alkartearen bizitzari egindako ekarpen bete eta eskuzabalagaitik”
Ekitaldi berezia Begoñako basilikan
Emakume guztiek jasoko dabe martxoak8emakume autorpenaren ikur dan oinatz pertsonalizatua, Toño Valdvieso artistak marraztutakoa.
Aurton, 75. urteurrena dala-eta, ekitaldi berezi bat ospatuko da: eskaintza berezia Amatxuren oinetan. Daniela Areli Arriaga mexikar gazteak oraingo eta geroko kulturarteko Eleizaren izenean jasoko dau autorpena. Egun batzuk aurretik, Bizkaiko zaindariari eskainiko deutso saria, “emakumeen Bilboko eleizbarrutiari eta gizarteari eskaintzen deutsen zerbitzuaren arrasto sakon eta funtsezkoa” agertzeko, antolatzaileek (Caridade eta Zuzentasuna, Misinoak, Caritas Bizkaia eta komunikabideetarako saila) azaldu dabenez.
Autorpena jasoko daben emakumeak
Daniela Areli Arriaga Martinez, Ciudad de Mexikon jaioa orain dala 32 urte, kimiko, farmazeutiko eta biologoa, NOrai alkarteko kide dana. Danielak sormena garatzeko tailerrak gidatzen ditu txikientzat, ahulezian dagozan familiei zuzendutako egitasmoaren barruan. Karrantzan beste egitasmoren bat garatu gurako leuke.
Danielagaz batera, honeek jasoko dabe autorpena:
Txaro Dañobeitiak jarriko deutso aurpegia liturgiaren arloan, ospakizunez arduratzen diran eta abaderik ez dagoanean eleizkizunak gidatzen dabezan emakumeei.
Ana Zugazak, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko lehenengo presidenteordea eta Eleizbarrutiko Batzar Nagusiko kontalaria izan zanak, erantzukizun eta aitzindaritza egitekoetan diharduen emakumeen izenean jasoko dau autorpena.
Isa Matilla, irakasle eta misiolari Ekuadorren, misinoko lurraldeetan hezkuntzatik mundua eraldatzen lagundu dabenen aurpegia izango da.
Loli Asua, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Eleizbarrutiko Pastoral Kontzeiluko kide eta Fede eta Zuzentasuna komunidadeko partaidea da aurtopena jasoko dauan beste bat, kasu honetan, heziketari lotuta dagozan guztiak ordezkatuz.
Consuelo Puente, Jakinbide eleizbarrutiko liburu-dendako langilea hasieratik, kulturaren arlotik ebanjelizatzaile izan diran emakumeen izenean jasoko dau autorpena.
Mari Carmen Hernández, bake eta adiskidetzerako batzordeko biktimen taldeko kide dana eta gizarte-politikan konprometituta dagoanak arlo horretan egon diran edo dagoza emakumeen aurpegia izango da.
Goyi Rivera, osasun pastoraltzak eta Caritas Bizkaia erakundean, Hargindegi zentroan, boluntario lez ari dana, gizarte-karitate arloan jarduten daben emakume guztien izenean autortuko dabe.