Ekitaldian izango dira, Eusko Jaurlaritzatik, Nerea Melgosa Ongiizate, Gazteria eta Erronka Demogragikorako sailburua, Xabier Legarreta Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuordea eta Ignacio Fariña Migratzaileen Harrera eta Integrazinorako zuzendaria; lekuko udalbatzatik, Beatriz Gamiz alkatea eta Arritokieta Araiztegi Immigrazinorako alkateorde ordezkaria.
Autorpenak
Ekitaldian, Ermuko zazpi erakunderi egingo jake autorpena migratzaileen gizarteratzean egindako lanagaitik, giza eskubideen, alkartasunaren eta egiteko honetako ardurakidetasun publiko-pribatuaren inguruan kontzientzia sortzen laguntzeagaitik. Honeei egingo jake autorpena: Santiago Apostolua parrokia, Nazinoarteko Alkartasun-batzordea, Yallah Zurekin Marokoko pertsonen alkarteak; Hego Amerikakoen 3 Kultura alkartea, Atcade Saharaz hegoaldekoena, Adema eta Paace.
Ekitaldian, musika be izango da eta hainbat artistak euskal, afrikar eta tamazigh errimoen fusinoak eskainiko dabez. Ekitaldia, musikaz, olerkiz eta dantzaz txipriztinduta egongo da.







