Urtek sasoi honetan, Eleizak egun bereziak ditu hildakoen alde otoitz egiteko. Ana Perez Ponsek azaldu dauanez, urteak daroez sasoi honetan Eukaristiak osptzen. “Une gatxak dira familia askorentzat, euren senide eta lagun kutunei agur esan eutsien lekura bueltatzen dira-eta, baina aldi berean, une latz horreetan laguntasuna eskaini eutsen taldeagaz barriro egoteko eta esker ona adierazoteko aukera dira”.
“Heriotzak gure artetik eroan ditu, baina Jainkoarentzat bizirik dirala eta danok, eurek eta guk, alkarte bera osotzen dogula sinisten dogu. Heriotzatik harago irauten daben maitasun eta alkartasunezko lokarriak dagoz gure artean. Horixe da Eukaristia honeetan ospatu gura doguna, gure itxaropenaren oinarri dan Jesusen heriotza eta biztuera gogoratuz”.
(Ana Perez Pons, Basurtuko ospitaleko AEEZ).